Eusko Alkartasunak Covid-19k eragindako krisiaren ondorioak arintzen laguntzeko eskatu dio Udalari

«Gaur esandako hitz onak aurrekontuen eztabaidan islatzea eskatzen dugu. Eta akordio handien alde egin dadila «


Gaur egin da Politika Orokorreko Osoko Bilkura Donostiako Udalean. Bertan, hiriko alkateak hiriaren egungo egoeraren ibilbidea egin du, eta «guztion laguntzarekin egungo hodei beltzak desagertzea lortuko dugu, eta Donostia donostiar guztientzat hiri hobea izaten jarraituko dugu», esan du.

Krisia hasi zenetik, Eusko Alkartasunak elkarlanaren eta akordio handien aldeko apustua egin du, krisi honek gure hirian eragiten dituen ondorioak arintzeko. Gertaera objektiboa da gure hiriko hainbat sektore une txarrean igarotzen ari direla ikustea, eta Udalak hor egon behar du, bere kudeaketarekin laguntzen eta gure inguruan sortzen ari diren arazoak konpontzen.

ERTE egoeran dauden pertsonen egoera eta langabezian dauden pertsonen egoera, non gure hiriko langabeziak gora egiten duen, urtarrilean gure hiriko langabeen ehunekoa % 8,6koa bazen, gaur egun % 10,8koa da.

Gure ustez, hitzetatik ekintzetara igaro behar da; adibide argia da gertutasuneko merkataritzak laguntza eskatzen duenean, hitz onetatik harago ekintzekin jokatu behar denean, ez duela laguntzen merkataritza-gune handi berriak sortzearen alde dauden hirigintza-planen onarpenek edo kontrako norabidean doazen handitze desberdinen onarpenak.

Hori dela eta, gaur esandako hitz onak aurrekontu-eztabaida egiten denean islatu daitezela eskatzen dugu. Eta akordio handietarako unea izan dadila.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *