Euskal Herriaren historia aurrez aurreko ikastaroa

Euskal Herriaren historioa aurrez aurreko ikastaroa (euskaraz)

Aurrez aurreko ikastaroa Donostiako Motako Gazteluak, Hernani Errotzen elkarteak, Donostiako Eusko Alkartasunak eta Nabarralde fundazioak elkarlanean antolatu dute ikastaroa. Euskal Herriaren historia gaia hartuta, lau astetan zehar eta 2 ordutako saioetan emango da. Maiatzaren 7tik 28ra, lau asteartetan, bi ordutako saiotan, 19:00etatik 21:00etara; orotara 8 ordu. Ikastaroa Parte Zaharreko Alkartetxean, Salamanca Pasalekua 9an emango da. Beñi Agirre izango da zuzendaria.
Nabarraldek eskaintzen duen on-line bidezko ikastaroaren laburpena landuko dugu ikastaro honetan. Gaiak aditu talde baten zuzendaritzapean garatu dira eta guztien artean osatzen dute gure herriaren kontakizun historiko jarraitua, Antzin Arotik gaur egungo errealitateraino. Ikastaroa ikus-entzuneko materialez lagunduta emango da. Ikasle bakoitzari testu laburpena emango zaio.

Ikastaro honen bidez, Euskal Herria-Nafarroako historiaren irakurketa orokor eta sintetikoa eskaintzen dugu, ikuspegi propiotik landuz eta egun bizi dugun errealitatean eragiten duten erreferente eta gertaera historikoak azpimarratuz. Edward Said, literatur kritiko eta militante palestinar-estatubatuar idazleak dion bezala “Herri bati definizioa emateko biderik hoberena,
bere historiaren idazketa delako”.

Ikastaroaren helburuak
• Gure herriaren historia ezagutaraztea eta herritarra gaitzea egungo egoera ulertuz
etorkizuna garatzeko tresnak izan ditzan.
• Historia eta oroimen historikoari buruzko gogoeta analitikoa sustatzea.
• Gure historiaren ikuspegi zehatz eta dokumentatua
eskaintzea.

Ikastaroa lau ataletan banatzen da
01. HISTORIA-OROIMENA, AINTZIN AROA, ERROMA
01. SUBJETU HISTORIKOA ETA ERAKUNDEEN SORRERA
01. KONKISTAK ETA LURRALDE ZATIKETA
01. FORUAK ETA GAUR EGUN ARTEKO ERAKUNDEAK
Matrikula
Matrikula epea: Maiatzaren 3a
Izena ematea eta informazioa: motakogaztelua@gmail.com (izen abizenak jarri)
Matrikula egitea:
e-maila bidali aurrrematrikula egiteko, emandako kontu zenbakian sarrera egin eta ikastaroaren lehenengo egunan aurkeztu.
Matrikula eta materiala kostua: 40€
Nabarralde fundazioa: 948 211 057

Euskal Herriaren historioa, ikastaro honek euskalnafar subjetu historikoaren axioma hartzen du aintzat. Herri honek, oraindik ere askok ukatzen duten arren, berezko presentzia izan du historian; lurrale fisiko oro har egonkorra; bertan sortu eta garatutako kultura eta hizkuntza; Batzar eta auzolanean oinarritutako erakundetze propioa; Erresuma izaerako Estatu subirano eta independentea,
Nafarroa.Zoritxarrez, alboko beste estatu batzuek euskaleremua murrizteko ez dute ez gupidarik ez eskrupulorik izan. Oinarri hauetatik abiatuta, Euskal Herriaren historiako gertakariak, datak, oroimenak, lekuak eta erreferentziak zehaztasunez landuko ditugu.

Alkartetxe

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *