INTERPELAZIOA, EUDELEK ETA EUSKO JAURLARITZAKO JUSTIZIA SAILAK GIZARTEAREN MESEDERAKO PRESTAZIOAK EZARTZEKO IZENPETU ZUTEN HITZARMENARI BURUZKOA

EAk, Udalbatzaren Barne Araudiko 134. artikulua oinarri, INTERPELAZIO hau egiten dio Gizarte Ongizateko zinegotzi-ordezkari Susana Garcia Chuecari, Pertsonentzako Zerbitzuetako Batzorde Iraunkorrean azter dadin. EUDELekin gizartearen mesederako prestazioei buruzko hitzarmena izenpetzeko asmoei buruzkoa da interpelazioa.

ARRAZOIBIDEA

2007ko uztailean, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eta EUDELek lankidetzarako esparru-hitzarmen bat sinatu zuten gizartearen mesederako prestazioak eta zeharkako medeatze-jarduerak betetzeko eta egiteko. Hitzarmenaren helburua da gizartearen mesederako prestazio-programa egitea, Adingabeen Epaitegien aginduz, neurri hori bete behar duten gazteentzat eta adingabeentzat.

Justizia Sailak hitzeman du udal-arduradunarekin adostu eta ezarriko dituela gazteek egin beharrezko prestazio-jarduerak, betiere, norberaren gaitasunen arabera. Gainera, udalek diru-konpentsazio bat jasoko dute prestazio horien trukean.

Hitzarmenak gizartearen mesederako prestazio horien erantzukizun, gertaera, segimendu, protokolo eta betetze-prozesu oro ezartzen du. Prestazio horiek, gainera, beharrezkoak dira gazteentzat gizarteratze- eta errekuperatze-politikak ezartzerakoan, haiek behar bezala gizarteratu daitezen.

Orain arte jaso dugun informazioaren arabera, Donostiako Udalak ez du izenpetu Justizia Sailak eta EUDELek sustatu eta sinatutako hitzarmena.

Gai hau oso garrantzitsua iruditzen zaigunez neurri horiek bete behar dituzten gazteak behar bezala gizarteratu daitezen, neuk, behean izenpetzen duen bozeramaileak, honako INTERPELAZIO hau egiten dut EA udal-taldearen izenean,:

1.- Zergatik ez du Donostiako Udalak hitzarmen hori izenpetu?

2.- Ba al du gobernu-taldeak hitzarmena izenpetzeko eta betetzeko asmorik?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *