Eskubideak aldarrikatuz.
Presoen eskubideen alde, salbuespeneko neurri zigortzaileen aurka; bakea eta elkarbizitza nahi dugulako, Bilbon eta baionan egon ginen. Espero dugu azken urtea izan dadila.
Orain Presoak dinamikak antolatu zituen presoen eskubideak aldarrikatzeko Bilbon eta Baionako manifestazioetan, Eusko Alkartasunak parte hartu zuen.
Dudarik gabe kartzela politikan aurrerapausoak emateko aukera ematen du bizi dugun une politikoak. Orain alderdi politiko guztiek, baita PPk bera ere, presoek giza eskubideetan oinarritutako trataera duina merezi dutela defendatzen dute eta denbora da kartzeletan dauden pertsona eta beren senitartekoen mina handitzen duten urruntzearekin edota gaixo eta adineko presoak espetxean mantentzearekin amaitu behar da. Gobernuak ezin du iraun intentzio hutsen oinarriarekin, aldaketak egin behar ditu, bestela amortizatua geratuko da berehala. Euskal preso politikoen eskubideak bete daitezen eskatzen diogu Espainiako Gobernuari, gutxienez, Legeak ezartzen dituen bermeak betearazi ditzan eskatzeko aukera du euskal gizarteak. Eusko Alkartasunak presoen eskubideen defentsan tinko jarraituko du lanean.