ESKOLA TXIKIEI BURUZKO ERAKUNDE ADIERAZPENA

Eusko Alkartasunaren bozeramaile Ricardo Burutaran Ferrek, Udalbatzaren Organo Araudiko 104. artikulua oinarri, Eskola Txikiei buruzko erakunde adierazpen hau aurkeztu nahi du, Udalbatzak azter dezan.

JUSTIFIKAZIOA

Eskola Txikiak hezkuntza-eskaintza bereizia egiten dute, zeinaren bidez ase diren hainbat auzotako errealitateen beharrak. Donostian, hain zuzen ere, bi Eskola Txiki ditugu, bata Zubietan eta bestea Igeldon.

Herri administrazioen egitekoa da Eskola Txikiek eskaintzen duten hezkuntzaren modukoan seme-alabak eskolaratzearen alde egin duten herritarren beharrak asetzea. Esan gabe doa Eskola Txikiek, hainbat urteko eskarmentua izanik, sobera erakutsi dutela gai direla hezkuntza arrakastaz eskaintzeko, derrigorrezko nahiz derrigorrezkoa ez den hezkuntza-etapetan.

Aipatu hezkuntza-eskaintzak, halaber, beste onura batzuk ere badakarzkie ikasleei, ikastetxeok ingurunearekin elkar eraginean baitihardute. Esate baterako, aipatutako eskolak gai dira zonako ikasleak eskolaratzeko eta sozializatzeko orduan ikastetxean sortzen diren behar desberdinei erantzun eraginkorra emateko. Eskola Txikiak, halaber, bitarteko baliagarriak dira gurasoek eskolaren hezkuntza-proiektuan parte-hartze eta inplikazio handiagoa izan dezaten.

Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila hainbat erabaki hartzen ari da –Zubietako “Eskola Txikiaren” 2010-2011 ikasturterako matrikulazioari buruzkoa, kasu–, zeinen bidez mugatzen ari den aipatutako ikastetxearen eskaintza, derrigorrezkoa ez den hezkuntza-etaparako (2tik 6 urtera arteko etaparako). Erabaki horren bidez, halaber, ikastetxe horretan kendu egin dute 6tik 7 urtera arteko zatia, eta, horren eraginez, 14 ikaslek ikastetxea utzi beharko du ikasturte honetan bertan. Erabaki hori, hizpide dugun ikastetxeak hezkuntza-eskaintza 8-12 urte bitarteko etapara arte handitzea eskatu zuen arren hartu dute, eskolak bai baitzuen horretarako beharrezkoa zen ikasle kopurua.

Herri Administrazioek hezkuntza sistema publikoa bultzatu behar dute, betiere tokian tokiko izaera errespetatuz. Hortaz, Zubietakoa izan daiteke Eskola Txikien hezkuntza-eskaintzan egingo diren mozketetan lehena. Bide horretatik, Eskola Txikien jarduera mugatu egingo da, eta ikastetxeok derrigorrezkoa ez den hezkuntza-etapa besterik eskaintzen ez duten ikastetxe bilakatuko dira. Mugatze horrek berekin ekar dezake ikastetxeon jarduera behin betiko etetea, ezin izango baitute hezkuntza-eskaintza erakargarririk izan.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe-sarearen planifikazio- eta antolamendu-irizpideak ezartzen dituen otsailaren 3ko 21/2009 Dekretuko III. eranskinean ezarri da Eskola Txikiei dagokien ikasle-ratioa. Eskola Txikietan 2 eta 12 urte bitarteko ikasleak eskolaratzeko eskatzen den ratioa 18 ikasle da, eta Zubietako ikastetxeak, uneotan, 38 ikasle ditu. Horrenbestez, sobera betetzen du aipatu Dekretuko eranskinean ezarri ratioa.

Aurrez aipatutako guztia kontuan izanik, erabaki hauek hartzea proposatzen diogu Udalbatzari:

1.- Berrestea Donostiako Udalak Eskola Txikien hezkuntza-eskaintzaren alde, oro har, eta Zubietako nahiz Igeldokoenarenaren alde, bereziki, egin duen apustua, aipatutako hezkuntza eskaintza modernoa baita eta egokiturik baitago ikastetxeok kokaturik dauden herri-inguruen beharretara.

2.- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eskatzea eutsi diezaiela otsailaren 3ko 21/2009 Dekretuan ezarritako ratioak betetzen dituzten Eskola Txikiei, eta, hala badagokio, ahalbidetu dezala esandako eskolen handitzea; gurasoek eta tutoreek hezkuntza-eredua aukeratzeko askatasuna izatea errespetatuko den bermea izan dadin, hartara.

3.- Bultzada bat ematea Zubietako Eskola Txikiko egungo instalazioak berritzeari: egun Lehen Hezkuntzako lehen zikloa ematen den eraikin aurrefabrikatua aldatu, eta, hala badagokio, esandako eskola Lehen Hezkuntzako beste ziklo batzuk emateko bidea ere jarrita.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *