Bihar, irailak 13, 84 urte beteko dira tropa frankistak Donostian sartu zirenetik, gure hiriko hainbat eta hainbat pertsonari hainbeste min eragin zien gerra eta ondorengo diktadura horretan.
Eusko Alkartasunaren Donostiako Batzorde Eragiletik, aurreko urteetan bezala, errepresioaren biktima horiek guztiak gogoratu nahi izan ditugu, gaur Ijentea kaleko monolitoan (udaletxearen aurrean) lore sorta bat utziz.
Eusko Alkartasunatik beti egin nahi izan diegu omenaldia frankismoak eragindako biktima guztiei, biktima guztiek merezi baitute egia, justizia eta erreparazioa, eta, aldi berean, uste dugu oraindik bide luzea dugula egiteko memoria historikoari dagokionez. Gure ustez, frankismoa sortutako biktimek oroigarri eta omenaldi bat merezi dute, baina ezin dugu ahaztu justizia ere merezi dutela.
Ildo horretan, Jabier Estebanez «Gorri» EAko koordinatzaileak esan du Eusko Alkartasunak abian jarri zuen parte-hartze prozesuan zehar hainbat proposamen jaso dituela arlo honetan, eta ez dela komeni jasan zuten sufrimendua ahaztea; horregatik, garrantzitsua da data hori Udaleko korporazio osoak eta hainbat elkartek gogoratzea, urtero egiten den bezala.
