Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, IRADOKIZUN hau aurkezten du, Ermita bideko aldapan ez irristatzeko likidoren bat eman edo beste zerbait jartzea dela eta, Gune Publikoetako Batzorde Orokorrean (Obrak eta Zerbitzuak) azter dadin.
JUSTIFIKAZIOA
Ermita bideak oso aldapa pikoa du, eta harearen koloreko lauzez egina du zoladura. Lauza horiek bustitzen direnean, oso irristakorrak dira, eta arriskutsua ere izaten da handik jaistea. Kontuan izan behar da etxe haietan badela oso jende zaharra, eta zaila izaten dela etxeetara igotzea edo haietatik jaistea. Era berean, zaila izaten da haurren kotxeekin edo gurpil aulkiekin jaistea, zoladura irristakorra denez.
Gaur egun, badira ez irristatzeko hainbat gailu eta likido, beste toki batzuetan emaitza onak eman dituztenak, eta hor ere erabili litezkeenak.
Horra hor zergatik aurkezten dudan ondorengo IRADOKIZUNA:
Gobernu Batzarrari hertsatuki eskatzea, jarraraz ditzala ez irristatzeko gailuak edo likidoak, zoladura hain irristakorra izan ez dadin eta seguruago izan dadin.