ERAKUNDE ADIERAZPENA, EUSKO LEGEBILTZARRAREN BURUA ETA BESTE KIDE BATZUEI ZIGOR PENALA JARTZEA DELA ETA

Eusko Legebiltzarraren buruari eta Mahaiko beste bi kideri zigor penala jartzea, justizia politikarako erabiltzea eta euskal erakundeei zilegitasuna kentzea da, eta, gure ustez, elkarrizketa politikoaren eta edozein Parlamenturen eskumenen alde egin dutenak ezeren funtsik gabe kriminalizatzea beste asmorik ez du. Auzitegi Gorenaren erabakiak izan duen bat-batekotasun horrek, eta izan duen ondorio politikoak, gure Udalak berehala erantzutea eskatzen duela iruditzen zaigu.

Gure testuinguru politiko honetan denean, hau da, Mendebaldeko testuinguru politikoan, sekula arrastorik ere izan ez duen gauza da aginte legegilearen gobernu organoaren buruari eta beste bi kideri (Juan Mª Atutxari, Gorka Knörri eta Kontxi Bilbaori) zigor penala jartzea nabarmen ageri diren arrazoi politiko batzuk direla eta: elkarrizketa politikoa eta Parlamentuaren eskumenak defendatzea. Pertsona horiek justiziaren aldetik kriminaltzat jotzearen oinarrizko alderdi bat da guztiek herritarren babesa jaso dutela bozkatze unibertsalaren bitartez.

Horiek horrela direla, EAJ, EB/Aralar eta EA udal taldeek Udalbatzari proposatzen diote, egoeraren larritasuna aintzakotzat harturik, Bozeramaileen Batzordeak hala erabaki eta Udalbatzaren Organo Araudiko 104. artikulua oinarri harturik, honako erakunde adierazpen hau onar dezala:

Bakarra.- Donostiako Udalbatzak Juan Mª Atutxari, Gorka Knörri eta Kontxi Bilbaori ezarritako zigorrarekiko desadostasuna eta ordezkari publiko horiekiko elkartasuna adierazi nahi du, eta baita Gernikako Estatutuaren 25.2 artikuluak jartzen duen Eusko Legebiltzarraren bortxaezintasunaren, elkarrizketa politikoaren eta oinarri demokratikoen alde egiten duela ere.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *