ERAKUNDE ADIERAZPENA EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA 2008ko Martxoaren 8a

HITZAURREA:

Azken udal hauteskundeetatik, emakume zinegotzien eta emakume Alkateen kopurua 879 eta 49koa da, hurrenez hurren, hau da, ordezkari guztien %38,5 eta %19,52, EUDELek bildutako datuekin bat etorriz.

Kopuruetan izandako igoera horrek bilakaera positiboa erakusten du; horren haritik, bilakaera azkartu egin da, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Euskal Legean aurrikusitako berdintasun-neurriak lehenengo aldiz aplikatu direnetik. Baina ez dugu ahaztu behar berdintasunaren eskakizunak, eta, beraz, Euskal Legea bera, gizartean zein instituzioetan, toki mailan eta Europa eta nazioarte mailan, bultzatutako ekintza ugariren emaitza dela.

Oraindik bide luzea geratzen zaigu egiteko, eta berdintasun politiken helburu nagusietariko bat, oraindik ere, emakumeak erabaki guneetan orain baino gehiago izan daitezen bermatzea da. Aurrerapenak ez dira parekotasunari dagokionez bakarrik neurtzen, eta ez dira ordezkaritza-politikara mugatu behar.

Bide horretan, beste herrialde batzuetan tokiko erakundeekin izan dugun lankidetza oso probetxugarria dela egiaztatu ahal izan dugu.

Hori dela eta:

1) Kontuan hartu dira:

1.1- Duela 25 urte, Pisan, toki eta erregio esparruko emakume hautetsien lehenengo Europako Biltzarra egin zen, emakumeak eta Europako Erkidegoa izenburupean.

1.2.- Tokian Tokiko Bizitzan Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko Gutun Europarra egin eta onartu zen 2006an.

1.3.- Europako adierazpen gehiago ere badago erabaki-guneetan gizon eta emakumeen partaidetza bidezkoa izan dadin aldarrikatzeko, esate baterako, 1992ko Atenaseko Adierazpena, emakumezko ministroek, lehenengo ministroek eta estatuburuek sinatutakoa, edo 1996ko Erromako Adierazpena, zeinetan parekotasunaren garrantzia nabarmentzen den demokrazia suspertzeko eta herritarrek erakunde demokratikoetan duten konfidantza areagotzeko baldintza gisa.

2)  Aintzat hartu dira:

2.1.- Emakume eta Gizonezkoen arteko Tokiko Bizitzaren Berdintasunerako Gutun Europarraren helburua da “tokiko eta erregioetako gobernuak animatzea tokiko bizitzan gizonen eta emakumeen berdintasun printzipioa ezartzeko konpromezu ofiziala har dezaten, bai eta ekintza planak prestatu eta aplikatu ditzaten ere, beren eskumen eta zerbitzuen barruan berdintasuna bultzatzeko, bizitzako esparru guztietan genero berdintasuna bultzatzeko eta, era berean, genero estereotipoei aurre egiteko eta genero diskriminazioaren kontra borrokatzeko”.

2.2.- Gaurko dataz, Emakume eta Gizonezkoen arteko Tokiko Bizitzaren Berdintasunerako Gutun Europarra ia 600 udalek sinatu dute Europan, eta horietatik 26 behintzat euskal Udalak dira.

2.3.- Emakume eta Gizonezkoen arteko Tokiko Bizitzaren Berdintasunerako Gutun Europarra praktikan jartzeko Pisan duela gutxi egindako biltzarrean, Europako Udaletako eta erregioetako hainbat agintarik, euskal Udaletakoak barne, berdintasunaren alde toki esparruan egindako ekintzak ebaluatzeko eta nabarmentzeko aukera izan da.

2.4.- Arrakasta hori lortzeko behar-beharrezkoa izan da tokian-tokian Udalen elkarteek Emakume eta Gizonezkoen arteko Tokiko Bizitzaren Berdintasunerako Gutun Europarra zabaltzeko eta aplikatzeko pazientzia handiz egindako lana.

Esandako guztia oinarritzat hartuta, EAJ/PNV eta EA udal taldeek, martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, honako Erakunde Adierazpen hau aurkezten dugu:

1.- Beharrezkoa da Emakume eta Gizonezkoen arteko Tokiko Bizitzaren Berdintasunerako Gutun Europarra sendotzea, baliabide politiko eta praktiko legez, eta, horregatik, oraindik ere sinatu eta aplikatu ez duten euskal Udalak gonbidatu egin nahi ditugu sinatzera eta bertan adierazitako gomendioak praktikan jartzera.

2.- Nahitaezkoa da toki esparruan erabakiak hartzeari dagokionez gizonen eta emakumezkoen artean berdintasunezko ordezkaritza eta partaidetza bultzatzea, indarrean dauden berdintasun legeak zehatz betetzen direla begiratuz eta emakumeek ardurako postuak lortzea eta postu horietan izatea zailtzen duten oztopo objektibo eta subjektiboak kentzeko ahalegina eginez.

3. Behar-beharrezkoa da toki esparruan berdintasun politikak sendotuko dituzten neurriak bultzatzea, eta, horretarako, Udalak dira erakunderik garrantzitsuenak, Udalen ekintzek eragin zuzena baitute pertsonen eguneroko bizitzan.

4. Nahitaezkoa da Udal esparruan genero politiken zeharkakotasuna areagotzeko bidean aurrera egitea, Emakume eta Gizonezkoen arteko Tokiko Bizitzaren Berdintasunerako Gutun Europarraren, Emakumezko eta Gizonezkoen arteko Berdintasunerako Euskal Legearen eta esku-hartze programa eta ekintzetan eredugarriak diren beste baliabide batzuen helburu nagusiak gauzatu ahal izateko berdintasun planak egitea bultzatuz.

3.5. Funtsezkoa da, Emakume eta Gizonezkoen arteko Tokiko Bizitzaren Berdintasunerako Gutun Europarrak gomendatzen duenez, politikak diseinatzea, emakumeen eskari eta beharrizanak hobeto ordezkatuta egon daitezen, elkarteen mugimendutik, Berdintasun Kontseiluetatik edo beste parte-hartze organo batzuetatik dagokien protagonismo guztia emanez.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *