Emaitza txarrak eta hausnarketa beharra

Aitzakiarik gabeko emaitza txarrak izan zituen EH Bilduk iragan igandeko hauteskunde orokorretan. Botoak, ordezkaritza eta posizionamendu politikoa galdu zuen. Honi gehitu behar zaio udal eta foru hauteskundeetan ere botoemaleak galdu, eta oso emaitza irregularrak lortu -herrialde batzuetan benetan txarrak- lortu zirela. Beraz, ezin da hausnarketa eta akatsen zuzenketa beharrezkoa dela ezkutatu.

EH Bilduren emaitza txarretarako arrazoi bat baino gehiago egongo da ziurrenik. Aspertu arte esan dugun bezala, hauteskunde orokorrek ez dute ilusiorik sortzen euskal gizartean. Gainera, alderdi berriak agertu dira, alderdi bien arteko lehia amaitu da, telebistaren kultura berriak zerikusi aizan du eta sare sozialek inoiz baino gehiago agertu dira kanpainian.

Mariano Rajoy eta PPren Gobernuarekin amaitzeko nahia erabakigarria izan da murrizketei ez, Ongizate Estatuaren desagerpenari ez, krisiari ez, prozesu politikoaren inmobilismoari ez esan dion jendearen botoa mugitzeko. Mariano Rajoyren kontrako botoa erabilgarri zuzena mugitzeko erabakigarria izan da.

Era berean, PSOEk 70eko hamarkadan erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenari uko egin zionetik, gobernua osatu edo, gutxienez, gobernuren parte izateko aukerak dituen Estatutuko alderdi politiko batek burujabetza eskubidearen bandera hartu duen lehenengo aldia izan da.

Hala eta guztiz ere, ziurrenik galdera ez da zergatik abertzale eta ezkerrekoa den botuemaleen parte bati Podemos erakargarri gertatu zaion. Galdera da zergatik EH Bildu ez den erakargarria izan.

Autokritika zintzoa, zabala eta Eusko Alkartasunaren oinarri sozialarekin egindako aizan behar da. Eta, batez ere, EH Bilduk merezi duen lekua berreskuratu dadin, ondorioak gauzatu behar dira.

Hala ere, igandeko hauteskundeek utzitako datu baikorra erabat baztertuz ere ez da ona. Izan ere, Podemosek emandako hitza betez gero, erabakitzeko eskubidearen aldeko gehiengo argia dago EAEn. Era berean, ezkerreko jarrerak nagusi dira.

Aldaketarako aukerak Euskal Herrian daudela esan nahi du horrek, Estatuan gertatzen dela gertatzen dena. Euskal Herrian da gizartearen gehiengoak behin eta berriro hauteskunde guztietan aldaketa politiko eta sozialaren alde dagoela esaten duena, botoa bati edo besteari eman.

http://www.euskoalkartasuna.eus

 

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *