«Ekialdeko barrutiko» proiektuetarako dagoen aurrekontua ez da erabiliko

Atzo burutu ziren Udalbatzaren Batzordeak eta EH Bilduk aurkeztutako agerraldi-eskaerari esker, jakin genuen «ekialdeko barrutiko» proiektuetarako aurrekontua ez dela erabilgarria izango, eta, beraz, proiektuak eta aurrekontua bertan behera geratuko dira.

Une honetan gogorarazi nahi dugu Eusko Alkartasunatik barrutien egungo ordenantza kritikatu dugula Donostiako Udalbatzan onartu zenetik, PSE-EE, PP eta EAJren aldeko botoekin. Alderdi politiko batzuek Bilduren Udal Gobernuan (2011-2015) politika egiteko zituzten moduak komenigarriak izan ote ziren azaldu beharko dute, eta horrelako gauzak nola onartu zituzten Udal Osoko Bilkuran, gero horiek ez garatzeko, horrelako ordenantza bat onartzea oso arduragabea izan baitzen.

Horren erakusgarri da 2014an onartutako «lau barrutietatik» bakarra jarri dela martxan, eta funtzionatzen duen bakarrak mota guztietako gabeziak dituela eta ez dituela gauzatzen onartzen dituen proiektuak.

Publikoki askotan atera gara gai honi buruz hitz egiten, 2014tik gaurko egunera, eta berriz ere proposatu nahi dugu elkarrizketatik Barrutien Araudi Organiko berri bat adostea, non indar politiko guztien iritzia kontuan hartuko den, eta herritarren partaidetzarako lan handia egingo den, elkarrekin lan egiteko bidea eginez, anitza eta gizarteko sektore desberdinei irekia, inklusiboa izanik eta gizartearen pentsatzeko modu desberdinak errespetatuz Hiritartasuna, guztion artean hiria eginez,

Izan ere, Donostiako bizikidetza-gune naturalak auzoak direla uste dugu, eta horiek parte hartzeko eta bizitza komunitarioa garatzeko gune bihurtzeko konpromisoa hartu behar dugu.


Informazio gehiago:

Barrutiak vs. benetazko parte-hartzea (2014/10/31)

Por qué el Gobierno Municipal no aplica su Reglamento de Distritos (2017/11/14)

EAk Barrutiko Arauditik haragoko parte-hartze sistema eraginkorragoa eskatzen du (2019/10/28)

Udalean erregistratu dugun eskutitza (Barrutiak) (2019/11/7)


Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *