Edoskitze gelak jartzeari buruzko iradokizona

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, ERREGU-IRADOKIZUN hau aurkezten du, udal eraikinetan edoskitze gelak jartzea dela eta, Pertsonentzako Zerbitzuetako Batzorde Orokorrean azter dadin.
JUSTIFIKAZIOA

Aurtengo apirilean Eusko Alkartasuna taldeak jadanik iradoki zuen azter zedila edoskitze gelak jartzea udal eraikinetan, beste eraikin pribatu batzuetan egin duten bezala. Hartara, jarduera pribatuko hainbat dendagunetan eta aisiarako lekutan, edoskitze gelak jarri dira. Amak hara joaten dira seme-alabei titia ematera, toki erosoago eta babesagoan. Alde horretatik, ezagunak dira Garbera, Ikea edo Gasteizko Boulevard dendaguneetan jarritakoak. Hala ere, hara joatea zaila da Donostiako erdialdetik paseatzen ari direnentzat, dendagunea erdialde horretatik urruti baitago.

Askotan, haurtxoari titia ematea ez da oso erosoa. Batzuetan, eguraldia dela kausa, estalpean egitea komeni da; halakoetan, kafetegi edo taberna batera jo behar beti, eta ez dituzte halako elikadura emateko giro egokiak. Uste dugu udal eraikinetan edoskitze gelak jartzea oso onuragarria izango litzatekeela edoskitzea bultzatzeko. Gela horiek ez dute toki askorik behar, ez eta oso egokitze berezirik ere. Amek, horrela, ez lukete kalean edo toki desegokietan egin beharko. Adibidez, halako gelak jar daitezke kultura etxeetan, udaletxeko etxabean…

Horra hor zergatik aurkezten dudan honako ERREGU-IRADOKIZUN hau:

«Tokiko Gobernu Batzarrari hertsatuki eskatzea udal eraikinetan edoskitze gelak jarri eta egokitu ditzan. Hartara, amek haurtxoak modu eroso eta praktikoan elikatzeko erabili ahal izango dituzte.»

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *