EUSKO ALKARTASUNAK Adierazpen Instituzional bat aurkeztu ondoren, Udal Talde guztiak akordio transakzionala lortzen dute.
Aurre-erretiroetatik portzentaje garrantzitsu bat gure ekonomiaren sektore helduei eragiten dien industria birmoldaketako planak direla medio ematen dira. Eta ondorioz, aurre-erretiratuei koefiziente murriztaileak aplikatuz gauzatzen dira. Gero, 65 urte betetzen dituztenean, koefiziente horiek egokitu egiten dira.
Ekitate-arrazoiek eta konstituzio-betekizunek aholkatzen dute industria birmoldaketa eta berregituratze planak arautzen dituzten jarraibideak aldatzea, izan ere, aurre-erretiratuek 65 urte bete ostean jasotzen duten pentsioa dezente murrizten baitute.
Bestalde, ikusi dugu Espainiar Estatua dela Europar Batasuneko bakarra, kotizatzeko legeak ezarritako urteak baino aise gehiago kotizatuta ere, lehen aitaturiko langileak diru aldetik zigortzen dituena. Hori horrela, badira 30 urte kotizatu ostean oinarri-arautzailearen % 90 kobratzen dutenak. Aitzitik, beste zenbaitek, 45 urte baino gehiago kotizatu izanagatik, % 60 doi-doia besterik ez du kobratzen.
Diputatuen Kongresuak, 2006ko otsailaren 21ean, hartutako erabakia atzeratzen ari dela-eta, EAJ-PNV euskal legebiltzarkideek 65 urte betetzerakoan aurre-erretiratuek jasotzen duten zenbatekoa eguneratzeari buruz eginiko ez-legezko proposamenaren harira, bidezkoa deritzogu Donostiako Udalak
ERABAKI DEZAN
1. Donostiako Udalak Estatuko Gobernuari eskatzea, Diputatuen Kongresuak 2005eko abenduaren 1ean onarturiko jarraibideei jarraiki, hartu beharreko neurriak har ditzan aurre-erretiratutako langileek jasotzen duten pentsioa era egokian hobetzeko, baldin eta beroriek hainbat urte kotizatu eta euren lan uztea 2002ko urtarrilaren 1a baino lehen, euren borondatearen aurka, gertatu bazen, beti ere 35 urte edo gehiago kotizatu dituztela egiaztatzen badituzte, eta kontuan izan gabe 60 urtetan erretiratzeko obligazioa dutenik, erreferentetzat 65 urte hartuz baizik.
2. Orobat, Donostiako Udalak Estatuko Gobernuari eskatzea, gizarte-elkarrizketaren ildoari jarraiki, azter dezan erretiro-pentsioaren egungo koefiziente-murriztaileak aldatzeko aukera, baldin eta berori dagokien adina baino lehen jasotzen badute, hain zuzen ordu arte egindako aportazio eta jasotzen denaren artean erantzunkidetasun handiago eman dadin.
3. Azkenik, Foru Aldundiari eskatzen diote azterlan bat proposatzeko Zerga Koordinaziorako Organoari, nahitaezko erretirauen zerha-baldintzak hobetuko dituzten araugintzako neurriekin, mailakatzeko printzipioa errespetatuz.
ACUERDE
1. El Ayuntamiento de Donostia- San Sebastián insta al Gobierno del Estado a que, siguiendo las orientaciones aprobadas por el Congreso de los Diputados con fecha de 1 de diciembre de 2005, lleve a cabo las medidas que posibiliten una mejora adecuada de la prestación percibida que tenga en cuenta la mayor contribución de los trabajadores jubilados anticipadamente y cuyo cese en el trabajo producido antes del 1 de enero de 2002 no fue debido a causa alguna a ellos imputable, siempre que acrediten 35 o más años de cotización, sin tener en cuenta la obligación de jubilarse a los 60 años y tomando como referente los 65.
2. De igual modo, el Ayuntamiento de Donostia- San Sebastián insta al Gobierno del Estado a que en el marco del Diálogo Social analice la posibilidad de modificar los actuales coeficientes reductores de la cuantía de la pensión de jubilación , en los casos de acceso anticipado a la misma, logrando una mayor corresponsabilidad entre las aportaciones realizadas y la prestación a percibir.
3.Por último, instamos a la Diputación Foral a que proponga al órgano de Coordinación Tributaria un estudio de las medidas normativas necesarias para mejorar, respetando el principio de progresividad, la situación fiscal de los jubilados forzosos.