EAk Barrutiko Arauditik haragoko parte-hartze sistema eraginkorragoa eskatzen du

Hiriko Ekialdeko Barrutiko Batzorde berria aukeratua izan ondoren,
Donostiako Eusko Alkartasuna Tokiko Zuzendaritza-batzordeak adierazten
du herritarren parte hartzea areagotuko dituzten bideak lantzen jarraituko
duela, 2014an Udal Plenoak onartutako Barruti Arauditik harago doazenak.

Eusko Alkartasunak gogoratzen du aurreko legealdian onartutako 4
barrutietatik Ekialdeko barrutia soilik jarri zela abian, eta sistemak ez duela
balio izan herritarren parte hartzeko bideak handitzeko. Araudi hau Udal Gobernuaren oposizioaz onartu zen, era guztiz antinaturalean. Izan ere, PSE-
EEk ez zuen barruti sistema hori martxan jarri alkatetza zuen bitartean eta EAJ Barrutien Araudiaren osoko zuzenketa proposatzen hasi zen, gero
PPrekin eta PSE-EErekin adostasun batera iristen amaitzeko, era honetan
Donostiako alkatetza zuen Bildu akordiotik kanpo utziz eta herritarren
eguneroko errealitatetik urrun dauden barruti artifizialak sortuz.

Jabier Estebanez “Gorri” Tokiko Koordinatzaileak adierazi duenez,
“Donostiako Barrutien Arautegi Organikoak ez du zentzu handirik eta
horregatik, onartutako lau barrutietatik, bat bakarra jarri da abian. “Gorrik”
erantsi du “Eusko Alkartasunari ez zaio proposamena gustatzen, ez orain ez
lehen. Orduan bezala, Donostiarentzat beste lurralde eredu bat defendatzen
jarraituko dugu, bizikidetza espazio naturalekin hausten ez duena eta
herritarren parte hartze bideak zabal ditzakeena.” Nolanahi ere, Tokiko
Koordinatzaileak eskertu eta zoriondu egin du elkarteen lana, “oso bizia,
dinamikoa eta eraikitzailea izan baita, ingurumena hobetzera zuzendutako
proposamenak eginez, eta horien artean hogei proposamen baino gehiago
onartuak izatea lortu dutelarik”. Halere, “proposamen horiek oraindik ere
exekutatzeko zain daudela, gobernu taldeak (EAJ eta PSE-EE) ez baitu parte
hartze formula honetan sinesten” salatu du.
Eusko Alkartasunako Tokiko Zuzendaritza-batzordeak datozen egunetan Donostiako alkateari zuzendutako gutuna erregistratuko du. Honetan auzoak hiria antolatzeko modu gisa eta donostiarren parte-hartze erreala eta zuzena defendatzen da.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *