EAk AURRE-ERRETIRATU BEHARTUEI BURUZKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA AURKEZTEN DU

Donostiako Udaleko Eusko Alkartasuna alderdiak herri honetako Udalbatzari ondorengo Erakunde Adierazpena aurkezten dio:

ZIO AZALPENA

Aurre-erretiroetatik portzentaje garrantzitsu bat gure ekonomiaren sektore helduei eragiten dien industria birmoldaketako planak direla medio ematen dira. Eta ondorioz, aurre-erretiratuei koefiziente murriztaileak aplikatuz gauzatzen dira. Gero, 65 urte betetzen dituztenean, koefiziente horiek egokitu egiten dira.

Ekitate-arrazoiek eta konstituzio-betekizunek aholkatzen dute industria birmoldaketa eta berregituratze planak arautzen dituzten jarraibideak aldatzea, izan ere, aurre-erretiratuek 65 urte bete ostean jasotzen duten pentsioa dezente murrizten baitute.

Bestalde, ikusi dugu Espainiar Estatua dela Europar Batasuneko bakarra, kotizatzeko legeak ezarritako urteak baino aise gehiago kotizatuta ere, lehen aitaturiko langileak diru aldetik zigortzen dituena. Hori horrela, badira 30 urte kotizatu ostean oinarri-arautzailearen % 90 kobratzen dutenak. Aitzitik, beste zenbaitek, 45 urte baino gehiago kotizatu izanagatik, % 60 doi-doia besterik ez du kobratzen.

Diputatuen Kongresuak, 2006ko otsailaren 21ean, hartutako erabakia atzeratzen ari dela-eta, EAJ-PNV euskal legebiltzarkideek 65 urte betetzerakoan aurre-erretiratuek jasotzen duten zenbatekoa eguneratzeari buruz eginiko ez-legezko proposamenaren harira, bidezkoa deritzogu Donostiako Udalak:

ERABAKI  DEZAN

1. Donostiako Udalak Estatuko Gobernuari eskatzea, Diputatuen Kongresuak 2005eko abenduaren 1ean onarturiko jarraibideei jarraiki, hartu beharreko neurriak har ditzan aurre-erretiratutako langileek jasotzen duten pentsioa era egokian hobetzeko, baldin eta beroriek hainbat urte kotizatu eta euren lan uztea 2002ko urtarrilaren 1a baino lehen, euren borondatearen aurka, gertatu bazen, beti ere 35 urte edo gehiago kotizatu dituztela egiaztatzen badituzte, eta kontuan izan gabe 60 urtetan erretiratzeko obligazioa dutenik, erreferentetzat 65 urte hartuz baizik.

2. Orobat, Donostiako Udalak Estatuko Gobernuari eskatzea, gizarte-elkarrizketaren ildoari jarraiki, azter dezan erretiro-pentsioaren egungo koefiziente-murriztaileak aldatzeko aukera, baldin eta berori dagokien adina baino lehen jasotzen badute, hain zuzen ordu arte egindako aportazio eta jasotzen denaren artean erantzunkidetasun handiago eman dadin.

3. Azkenik, Gobernuari eskatzen diegu kontuan hartzeko aurre-erretiratuen elkarteek, euren pentsioei buruz, ezagutzera ematen dituzten aholkuak.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *