Gaur 34 urte bete dira Eusko Alkartasuna sortu zenetik, bere proiektu politiko independentista eta sozialdemokrata, gaur inoiz baino beharrezkoagoa da ikusi nahi dugun Euskal Errepublika lortzeko.
1986an, Eusko Alkartasunaren sortzaileek gaur egun gure herrialdeko eztabaida politikoaren erdigunea den ideia bat aldarrikatu zuten: erabakitzeko eskubidea eta justizia soziala. Hori izan da gure ekarpena, eta horrela jarraitu behar dugu ekarpena egiten.
34 urte pasa dira, abertzale talde ausart eta ideia argiekin proiektu politiko hau sortu zutenetik. ZORIONAK GUZTIOI!
