EA Donostiak Mikel Zabalzaren omenezko ekitaldietan parte hartu zuen

EA Donostiak Mikel Zabalzaren omenezko ekitaldietan parte hartu zuen. Eusko Alkartasunaren ordezkaritza batek Altzako San Martzial plazan dagoen «Mikelen txokoa» ren inaugurazioan parte hartu zuen joan den larunbatean.

Erakunde politikoa pozik agertu zen eta oso positibotzat jo du goizean Donostiako Udalean antolatutako ekitaldian udalean ordezkaritza duten indar politiko guztien ordezkariak egotea; izan ere, biktimak aho batez aitortzea ezinbesteko urratsa da elkarbizitza demokratikoa lortzeko.

Donostiako Eusko Alkartasunak, aitortzaz gain, beti defendatu du biktima guztiek merezi dutela egia, justizia eta erreparazioa, eta, horretarako, beharrezkoa da gertatu diren Giza Eskubideen urraketak argitara ateratzea, eta herri honetan egin den tortura ez da salbuespena, eta torturatuak izan diren biktimek egia ezagutzea merezi dute.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *