Eusko Alkartasunaren Donostiako Batzorde Eragileak Parte Zaharreko Batzokian gertatutakoa ezagutu bezain laster, ekintza hori gaitzetsi du eta elkartasuna adierazi dio Eusko Alderdi Jeltzalearen familiari. Gaitzespen mezu argia argitaratuz tokiko erakundearen web orrian eta sare sozialetan.
Eusko Alkartasunako koordinatzaileak berak idatzitako txioan «Hoy ha tocado Donostia, es completamente inaceptable, está y estuvo fuera de lugar. Atacar la sede de un partido político va en contra de cualquier principio democrático y merece una condena clara. Un abrazo a todos los integrantes de Donostia PNV, Lurgorri, Kaskarin y EGI.»
Batzorde Eragileak «azken egunotan gertatzen ari diren erasoen aurrean kezkatuta» dagoela adierazi du, eta «erasotako pertsona edo erakundea edozein izanda ere, ekintza horiek demokraziaren aurkakoak dira», gaineratu du.