Donostiako Hiri Batzarra datorren uztailaren 21erako deitu dugu

Uztailaren 21ean, asteazkena, Groseko Ulialde Alkartetxean burutuko den ohiko Hiri Batzarraren deialdia zabaldu dugu gure afiliatuen artean, batzarrak hurrengo gai ordena izango du:

1- Azken akten onarpena
2- Azken Lurralde eta Nazio Batzarren deskargua
3- Donostiako Baztorde Eragileen deskargua eta azken 4 urteko balorazioa
4- Udal politika: A) Kurtso politikoaren eta legegintzaldiaren balorazioa, udal gaien posizionamendua eta bozkaketa B) Udal gaien deskargua.
5- Eusko Alkartasuna: A) Alderdiaren egoera B) Biltzarra
6- EH Bildu
7- Galde erreguak

Covid-19a dela eta, segurtasun neurriak hartuko ditugu, beraz eta batzarrean banatuko den protokoloa bete egin beharko da.

*ALKARTETXEKO AFOROA EZ GAINDITZEKO EDO BESTE AUKERAREN BAT AZTERTZEKO BATZARRAN PARTE HARTUKO DEZUTEN ALA EZ JAKITEA ESKATZEN DA.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *