Donostiako EAk lasaitasunerako eta erantzukizunerako deia egin du, eta kezka agertu du azken egunotan Donostiako Parte Zaharrean izan diren istiluen aurrean.
Istiluetan petardoak/suziriak eta objektu sendoak bota zitzaizkion Ertzaintzari, edukiontziak gurutzatu ziren eta gure hirian bizikidetza demokratikoa eraikitzen batere laguntzen ez duten kontsignak oihukatu ziren. Donostiako gizarteak itzuli nahi ez duen iraganarekin lotzen diren irudiak.
Era berean, abenduaren 12an Konstituzio Plazan gertatutakoen hainbat bertsio argitaratu direnez, gomendagarria litzateke azken egunotan pilatutako tentsioa murrizteko ikerketa bat egin ondoren benetan gertatutakoa ezagutaraztea.
Argi utzi nahi dugu Eusko Alkartasunak indarkeriazko adierazpen oro gaitzesten eta arbuiatzen dituela, eta elkarrizketa deitzen dugu gatazkak konpontzeko tresna gisa.