Egia, justitzia eta erreparazioa.
Donostiako Eusko Alkartasunak ohi den bezala udalak eta hainbat elkarte egunean zehar antolatu dituzten ekitaldietan parte hartu du. Donostiako Udalak Ijentea kaleko monolitoan lore eskaintza egin du eta bertan Donostiako koordinatzaleak, Jabier Estebanez “Gorri”, EAren izenean lore sorta jarri du.
Jabier Estebanez “Gorri”-ren hitzetan “Kolpe frankistak sortu zuen sarraskia eta ondorengo urteetan eragindako biktimak aitortza merezi dute” “Demokrazia babesteagatik hil zituzten, kartzelako penak bete zituzten edo zigortuak izan ziren hiritarrak dira.”