Donostiako Eusko Alkartasunak abian jarritako prozesu parte-hartzailearen bigarren fasea hasi da

Une zail bat igarotzen ari gara, non denok indarrak batu behar ditugun COVID-19ren hedapena geldiarazten saiatzeko, eta ahal den neurrian, ondorio sozial eta ekonomikoak arintzeko. Eusko Alkartasuna Donostia jakitun da horretaz, eta modu telematiko batean garatzen ari da bere lana.

Eusko Alkartasunako Donostiako Batzorde Eragileak, «Udalgitza Taldea» lan-taldearen bidez, prozesu parte-hartzaile bat abian jarri zuen pasa den otsailean, Donostiako hiritarren eta elkarte-mugimenduaren (Eragile sozialak) kezkak biltzeko asmoz.

Lehenengo fasean hainbat iritzi jaso dira, eta hainbat elkartek eta norbanakok parte hartu dute prozesu parte-hartzailean. Afiliazioa ere galdeketak egiten eta erantzuten parte hartzen ari da.

Hurrengo pausoa emateko eta prozesu parte-hartzailearen bigarren faseari ekiteko unea iritsi da, auzo bakoitzaren beharretan sakontzeko unea. Donostiako herritar guztiei irekita dagoen prozesu honekin.

Nahiz eta Donostiako gizartea igarotzen ari den egoera, Covid-19aren ondorioz, lehentasuna bihurtu den, eta horregatik fase hau modu telematikoan bakarrik hasiko da.

Prozesua amaitzean Eusko Alkartasunak agiri bat kaleratuko du, eta gure hiria hobetzeko asmoarekin proposamenak egingo ditu.

Parte hartzeko, zure auzoko formularioa bete dezakezu.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *