Eusko Alkartasunak Orixe eskolarako irtenbide bat eskatu du gaur. Foru Aldundiak Santa Teresa konbentuan leku bat eskaini ondoren, atzera egin du eta tokia Parte Zaharrarekin zerikusirik ez duen beste jarduera bati emango dio. Eusko Alkartasunarentzat auzoak bizirik mantentzeko bertan hurbileko zerbitzuak eskaini behar dira, horregatik, Orixe eskolarako Parte Zaharretik atera gabe leku bat eskatu du EAk.