Donostiako EAk Donostia atseginagoaren aldeko neurriak sustatuko ditu

Gaurko egunez Eusko Alkartasunako Hiri Batzarraren bilera izan da Groseko Ulialde Alkartetxean. Hainbat gai izan dira hizpide baina nabarmenenak alderdiaren barne egoera, udal politika eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izan dira.

 

Eusko Alkartasunako Donostiako koordinatzaile Jabier Estebanez “Gorri”k adierazpenak egin ditu asanblada ostean eta Donostiako Eusko Alkartasunaren Udalgintza Taldea burutzen ari den lana goraipatu du. Koordinatzaileak gogora ekarri duenez “Donostiako Alkatetza etengabe ari da azpimarratzen 2020 urte gakoa izango dela hiriko mugikortasunerako, Eusko Alkartasunak lan egingo du eta udalari eskatu egingo dio denon artean hiri atseginagoa eraikitzeko; adibidez, Easo inguruan libre geratuko diren 21.000 m2 baino gehiago horietan zer egin erabakitzeko partdaitzea prozesua abian jartzea”.

 

Mugikortasunarekin harremana duen beste gaia da San Martin kalearen eta Kontxa pasealekuaren etorkizuna, eta horiek ere landuko ditu Udalgintza Taldeak bere hurrengo bilera. Koordinatzailearen hitzetan “Hiri atseginagoa egiteko funtsezkoak izango dira”.

 

Adierazpen horietan tartea behar zuen, noski, Groseko kutxazain batean lotan zelarik tamalez hil zen pertsona gogora ekartzeak. “Albiste mingarria da, horrelakoak gertatzean denon porrota da, ezin beste aldera begiratu, kalean bizi direnen beharrei aurre egin beharrean gaude”.

 

Alderdiak duen barne-egoerari buruz galdetuta “batzarrean luze aritu gara aferaz, ulertezina da alderdiaren zuzendaritza egiten ari dena, Eva Blancok estatutuak bete eta primarietarako prozesu gardena deitu behar du, bada afiliatuei boza emateko garaia”. Gaineratu du “Eva Blancok ezin du bere behin behinekotasuna betikotu, primariak deitzeko 2 hilabeteko epea zuen arren, larunbatean agortu zen epea eta ez dugu ezeren berri. Donostiako Batzorde Eragileak irmoki eskatzen du afiliatuak izan daitezela Idazkari Nagusia aukeratzen dutenak”.

 

Legebiltzarrerako balizko hautagaiei dagokienean, ez du izen-abizen edota perfiletan sartu nahi izan. Denarekin, nabarmendu du “ahalik eta afiliatu gehienek parte hartzea komeni da, denon artean ahalik eta hautagaitza onena sortzeko”.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *