Donostiako EAk Askatasun Hiribideko dauden biktimen plaken erasoak errefusatzeko adostasun falta deitoratu du

Donostiako Eusko Alkartasunako Batzorde Eragileak publikoki bere tristura adierazi nahi du, Udal Talde Politikoek Askatasun Hiribideko biktimak oroitzeko dauden plakeen erasoak errefusatzeko momentuan adostasun ezagatik.

Era berean Batzorde Eragileak plakak erasotuak izan diren hiru aldietan bere gaitzespena zabaldu duela adierazi nahi, momento honetan orain egun batzuk Foro Sozialak zabaldutako prensa oharrarekin bat egiten duela:

“Foro Sozial Iraunkorraren iritzitan, bizikidetza demokratikoaren eraikuntza lanetan buru-belarri gabiltzan honetan, euskal jendarte osoaren oinarrizko eta besterenezinezko eskubidea da euskal gatazka deritzonaren testuinguruan giza eskubideen urraketa larriak jasan dituzten biktimak espazio publikoan oroitu ahal izatea.

Memoria da bermatuko diguna urte luzetako biolentzia zikloaren baitan bizi izan ditugunak berriro ez direla errepikatuko. Oroitzeak gure gizartea blindatzen du, egia osoaren eta giza eskubideen defentsan.

Hori dela eta, ohar honen bidez, azken hilabeteotan biolentzia ezberdinen biktima izan diren pertsonak oroitzeko jarritako hainbat eta hainbat plakak jasan dituzten erasoen aurrean (adibidez, Donostian, Iruñean edo Etxarri-Aranatzen gertatutakoak, baina baita gure geografiako beste hainbat puntutan ere), Foro Sozial Iraunkorrak bere kontrakotasuna aditzera eman nahi du.

Mota honetako sabotaia eta erasoek giza eskubideen urraketa larriak sufritu dituzten pertsonen berbiktimazioa soilik eragiten dute eta baita mina ere beren gertuko senide eta lagunengan, beren familia politikoengan…

Beste alde batetik, bizikidetza demokratikoa eraikitzeko abian den prozesua ere kaltetzen dute, eta aurrerapausoak emateko aukerak zailtzen dituzte, funtsean, euskal jendarte zibil osoaren ardura direnak: jendarte zabalarenak, eragile instituzional eta politikoenak eta eragile sozialenak.

Heldu da “gure biktimak” bezalako kontzeptuak albo batera uzteko eguna. Biktima guztiak behar dute izan gureak, gizarte osoarenak. Mota honetako ekintzekin, nola eskainiko diegu, bada, zor diegun babesa?

Guztion zalantza da honakoa: nor dago mota honetako ekimenen atzean? ¿Zein da horrelako erasoen helburua? Bizikidetza demokratikorantz abiada bizian doan trena ez da bidetik irtengo. Euskal jendarteak ez du atzerapauso bakar bat ere onartuko.

Gure herrian bakea eta giza eskubideak oinarri dituen kultura berri baten eraikuntzan bete-betean gaude murgilduta. Eta, pilatzen ari garen esperientzia horrek guztiak ahalbidetzen digu, modu kolektiboan, gero eta pertsona hobeak izatea, solidarioagoak eta enpatikoagoak. Funtsean, etorkizun berri bat eraikitzea iragana ahaztu gabe, batzuen eta besteen biktimarik gabe.

Biktimei eta beren senideei dagozkien egia jakiteko eta oroitzeko eskubidea bermatzea ezinbestekoa da. 5. Foro Sozialaren ondorioetan genion bezala, “egia ezagutzeak, egia osoa eta egia guztiak ezagutzeak, libreago egingo baikaitu jendarte gisa”.

Amaitzeko, azken ideia honi gaurkoan honakoa nahi genioke gehitu: egia horiek guztiak oroitzeak bakarrik bermatuko du berriro ez dela errepikatuko bizi izandakoa bezalakorik.

Hoy añadimos: recordar aquellas verdades garantizará que no puedan volver a repetirse.”

Azkenik Eusko Alkartasunako Donostiako Batzorde Eragileak berriz gogoratu nahi du hiri honentan hain garranzitsua diren elkarbizitzaren eta adiskiditzearen alde lanean jarraituko duela, elkarrizketa, oroitzapena eta Giza Eskubideen defentsa sustatuz.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *