Donostiako Batzorde Eragileak hiri atseginago bat eraikitzeko prozesu parte-hartzaile bat egingo du

2018an Eusko Alkartasunako Hiri Batzarrean onartutako “Nahi Dugun Donostia” dokumentua abiapuntu bezala hartuta, astelehenetik (otsailak 17) aurrera prozesu parte hartzaile bat martxan jarriko du Donostiako Eusko Alkartasunak, prozesua hiritarrei eta eragile sozialei irekita izango da.

Astelehenero kontaktuak egingo ditu hainbat eragileekin eta astean zehar hiri atseginago bat eraikitzeko proposamenak landuko ditu.

Gaurko bilera burutu eta gero Donostiako Eusko Alkartasunako koordinatzaileak Jabier Estebanez “Gorri”-ren esanetan: “Denbora daramagu zentsu honetan lana egiten Eusko Alkartasunako Udalgintza Taldean, eta egia da hauteskundeen aurrerapena datak aldatzea derrigortu digula baina prozesu hau ez dauka helburu elektoralista bat, Donostia hobe bat eraikitzeko proposamenak mahai gainean jarri nahi ditugu.”

Prozesuaren epeari buruz Donostiako koordinatzaileak adierazi du: “maiatzaren bukaerarako dokumentu berria bukatuta egotea espero da”.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *