kiroldegietan desfibriladoreak jartzeko aukerari buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasunak, indarrean dagoen Udalbatzaren Araudi Organikoko 137. artikuluaren babespean, ondoko IRADOKIZUNA aurkeztu dio Kiroletako zinegotzi-ordezkari Jon Lasa jaunari, kiroldegietan desfibriladoreak jartzeko aukerari buruz, Pertsonenganako Zerbitzuaren batzorde orokorrean aztertu dezaten.

JUSTIFIKAZIOA

Gure inguruan gero eta herri gehiagotan jartzen ari dira erraz erabiltzeko moduko desfibriladore eramangarriak hainbat eraikinetan, bai kirolekin lotutakoetan bai eraikin ludikoetan.

Horrelako instalazioek dakartzaten onurak agerikoak dira, ondo erabiliz gero, bihotz eta arnas gelditzeekin lotutako arazoak saihestu baitaitezke. Inguruko hainbat udalerritan halako ekipamenduak jarri dira, hala nola, Santurtzin, Sestaon eta abarretan, eta beste askotan epe laburrean jartzea aurreikusi dute, adibidez, Bilbon, Durangon edo Gasteizen. Halaber, desfibriladore eramangarri horien instalazioa eta erabilera erregulatzen dituen dekretua argitaratu zuen iaz Eusko Jaurlaritzak.

Gure kiroldegiek eta beste instalazio batzuek ekipamendu horiek izatea oso interesgarria litzatekeela deritzogu.

Hori dela-eta, sinatzen duen zinegotziak ondoko IRADOKIZUNA aurkeztu du:

“Gobernu batzordeari eskatu dakiola hiriko kiroldegietan eta kirol-instalazioetan desfibriladore eramangarriak jartzea bultzatu dezala, eta kontuan hartu dezala esperientzia hori beste instalazio batzuetara hedatzea.”

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *