Donostia orekatu baten alde, tokiko merkataritzaren alde

Donostiako EH Bilduk tokiko merkataritzaren alde kanpaina bat zabaldu du.

Auzo biziak nahi ditugulako, bertan lan egin eta bizi nahi dugulako, eta duintasunez gainera. Donostiarron bizi kalitatea bermatzeko, ekonomia bizi eta dinamikoa behar dugu, baliabideak ahalik eta egokien aprobetxatuko dituena, eta ororen gainetik, gertukoa, hiritarrak ardatz dituena.

 

Hiri bizia nahi dugu, bere auzoekin, eta bide horretan tokiko merkataritza ezinbesteko agentea da, auzo edo hiri bizitza eta gertuko merkataritza Osasuna elkar loturik baitoaz.

 

Auzoen eta nola ez, gure hiriaren ongizatea lortzeko sektore estrategiko bat da.

 

  • Egunerokotasunean behar ditugun produktu eta zerbitzuak etxetik gertu eskaintzen dizkigu.
  • Konfiantzazko eta elkarrekikotasun harremanak sustatzen ditu.
  • Harreman edo sare sozialak sendotzen ditu.
  • Bizitasuna, argitasuna eta segurtasuna dakartza gure auzoetan.
  • Gure bizitza hornitzeko aukeran jartzen dizkigu kalitatezko produktuak.
  • Elikadura burujabetzaren bidean eta KM0aren bidean euskarri nagusietako bat da gertuko merkataritza.
  • Donostian ekonomian pisu handia du (Hiriko Barne Produktu Gordinaren % 11,8 eta 8.838 enplegatu), baina auzo edo gertuko merkataritzaren egoerak okerrera egiten jarraitzen du.

 

Merkataritzaren-gentrifikazioa

Erdialdetik, Parte Zaharretik eta Grosetik haratago azken hamar urteetan gertuko merkataritzaren  %22 galdu den arren, soilik 2018an ostalaritza establezimenduak %3,4 hazi ziren Donostian. Bultzatzen ari den hiri eredua eta turuistifikazioa auzoetako merkartaritza egituran zuzeneak eragiten ari direlako.

 

 

Bai EH Bilduk eta Eusko Alkartasunak, azken urteetan gure komertzioaren aldeko hainbat kanpaina burutu ditu,  «Auzoetako merkataritza – Comercio Local» aldizkaria zabaldu genuenean edo «Auzoetako Merkataritza defebda dezagun!!!» kanpaina zabaldu genuenean.

 

EA

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *