Interpelazioa disuasio-aparkalekuen erabiltzaileentzako debaldeko autobus-txartela ezarri ez izanaren arrazoiei buruz

Eusko Alkartasunak, indarrean dagoen Udalbatzaren Araudi Organikoko 134. artikuluaren babespean, ondoko INTERPELAZIOA aurkeztu dio Mugikortasuneko zinegotzi-ordezkari Ernesto Gasco jaunari disuasio-aparkalekuen erabiltzaileentzako debaldeko autobus-txartela ezarri ez izanaren arrazoiei buruz, Espazio Publikoaren, Obren eta Zerbitzuen batzorde iraunkor orokorrean aztertu dezaten.

JUSTIFIKAZIOA

Duela zenbait urtetik hona, Eusko Alkartasuna udal-taldea hiriko disuasio-aparkalekuen behin betiko kudeaketa integrala ezarri dadin eskatzen ari da. Udako denboraldia datorrela-eta, gure hirira datozen bisitariek aparkaleku horiek erabiltzeko aukera izan beharko lukete, eta aparkalekuen zerbitzua hiriko garraio publikoko zerbitzura behar bezala egokituta egon beharko litzateke. 2005eko maiatzean, Mugikortasuneko ordezkariak iragarri zuen tranbiaren konpainiak Ondarretan eta Loiolan dauden hiriko disuasio-aparkalekuen eremuak kudeatuko zituela eta erabiltzaileentzako debaldeko autobus-txartelen zerbitzua jarriko zela.

Plan horien inguruan, baina, ez da besterik jakin, eta gaur egun, disuasio-aparkalekuek oraindik ez daukate garraio publikoko sistema egokirik osagarri gisa; ondorioz, ibilgailuek hiriaren erdialdera sartzen jarraitzen dute. Hori dela-eta, sinatzen duen zinegotziak ondoko INTERPELAZIOA aurkeztu du:

1.- Zer arrazoirengatik ez da abian jarri disuasio-aparkalekuen erabiltzaileei autobusez debalde joateko aukera emango dien sistema?

2.- Noiz hartu behar ditu gobernu-taldeak garraio publikoa disuasio-aparkalekuetara egokitzeko eta hirian mugikortasuna hobetzeko beharrezko neurriak?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *