Matxiñene oinezko bidea hobetzeko aukerari buruzko iradokizuna (Ciudad Jardin)

Eusko Alkartasunarekk, Osoko Bilkuraren Araudia Organikoaren 137. artikulua oinarri, Loiolako Lorategi Hiriko Matxiñene kalean dagoen oinezko bidea hobetzeko aukerari buruzko IRADOKIZUN hau aurkeztu dio Ana Rivilla zinegotzi delegatuari, Espazio Publiko, Obra eta Zerbitzuen Batzordean aztertu dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Lorategi Hiriko Matxiñene kalea erabilienetakoa da zonalde horretan. Handik igarotzen diren autoen gidariei zein oinezkoei ondo ikustea eragozten dien 90ºko bihurgune batean dago ibilgailuetarako sarbidea. Gainera, auzokoek paseatzeko maiz erabiltzen duten tokia da, eta pertsona adindu nahiz ume ugari igarotzen dira handik. Hala ere, handik pasatzea oso arriskutsua da, ez duelako ez espaloirik, ezta biderik ere, eta dagoen egoerarengatik oinezkoek errepidearen erditik joan behar dutelako.

Hainbat aldiz eskatu da dagoen belarraren gainean oinezkoentzako bide bat jartzeko, hau da, gaur egungo alboetako batean espaloi txiki bat egiteko, edo beste konponbideren bat proposatzeko, baina udalaren ezezkoa jaso da beti, konponbiderik proposatu gabe.

Horregatik guztiagatik, azpian izenpetzen duen zinegotziak IRADOKIZUN hau aurkezten du:

“Gobernu Batzordeari eska dakiola Matxiñene kalean dagoen belarraren gainean oinezkoentzako bide bat eraikita oinezkoen igarotzea konpontzeko, harrapatzerik gerta ez dadin eta tokia oinezkoentzat arriskutsua izan ez dadin”.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *