bertan, mailegu publikorako bizikletak babesteko markesinak jartzeko aukerari buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasunak, indarrean dagoen Udalbatzaren Erregelamendu Organikoak 137. artikuluan arautzen duenaren babesean, IRADOKIZUN hau aurkezten du, Espazio Publiko, Obra eta Zerbitzuetako Batzorde Orokorrean azter dadin, eta, bertan, mailegu publikorako bizikletak babesteko markesinak jartzeko aukera proposatzen du.

JUSTIFIKAZIOA

Orain dela gutxi, bizikletak mailegatzeko zerbitzu publikoa jarri da abian, eta hiriko hainbat gunetan ezarri da; hain zuzen, zutabe elektronikoak dituen sistema bat ezarri da, eta, hala, bizikletak zutabe horietan jasotzen dira eta bertan uzten dira erabili ondoren.

Alabaina, bizikletak jasotzeko gune horietan ez dago inolako babesik; eta negu-garaian gurean izaten den eguraldia ikusita, zentzuzkoa da markesinen instalazio bat jartzea, bizikletak eta zutabeak estaltzeko. Era horretan, ez dira hainbeste hondatuko, estalperik gabe egonda baino gutxiago narriatuko dira, eta babes-itxura emango diote erabiltzaileari.

Hori dela-eta, zinegotzi honek IRADOKIZUN hau aurkezten du:

“Gobernu Batzordeari eskatuko zaio markesinak jar ditzan bizikleten mailegu publikoko guneak babesteko, hartara, eguraldi txarraren eraginez bizikletak hondatu ez daitezen”.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *