bizikleten doako zerbitzuari buruzko galdera

Eusko Alkartasuna Taldeak, Udalbatzaren Barne Araudiko 135. artikulua oinarri eta bizikleten doako errenta hizpide hartuta, AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dio Tokiko Gobernuko Udalbatzako kide eta mugikortasuneko zinegotzi Ernesto Gascori, Gune Publikoetako Batzordean (Obrak eta Hiri Zerbitzuak) erantzun dadin.

ARRAZOIBIDEA

Aurtengo urrian, iradokizun bat egin genuen hirian bizikletak doan alokatzeko sistema bat ezartzeko aukera aurkeztuz, bizikleta erabiltzea sustatzeko, ingurugiroa hobetzeko, eta era berean, hirian mugitzea errazteko. Gobernuko Taldeko Gascok txosten batzuk eta ikerketa batzuk erakutsi zizkigun sistema bat abian jartzeko aukera oso aurreratua zegoela adieraziz, eta esan zuen, azaroan, gure hirian doan alokatzeko sistema ezarrita izango zela hiriko lau puntutan eta guztira 100 bizikletaren eskaintza egingo zela. Adierazi zitzaigun egiteke zegoen proiektua zela, baina “epe laburrean” egingo zela.

Hala ere, momentu honetan, oraindik ez da sistema ezarri eta, beraz, ez dago bizikletak doan alokatzeko sistemarik, ez dira hirian lau puntu zehaztu hiritarrek garraiabiderako 100 bizikleta horiek erabiltzeko eta horiez gozatzeko. Hori ikusita, neuk, behean izenpetzen duen zinegotziak, honako GALDERA hau egiten dut:

Zer asmo du mugikortasunerako zinegotziak sistema horrekiko?

Noiz ezarriko behar da sistema eta non egongo dira bizikletak jasotzeko lau puntuak?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *