Berio pasealekuaren eta Igara auzoaren arteko bidean abiadura moteltzekoak instalatzeari buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, IRADOKIZUN hau aurkezten du, Berio pasealekuaren eta Igara auzoaren arteko bidean abiadura moteltzekoak instalatzea dela eta, Gune Publikoetako Batzorde Orokorrean (Obrak eta Zerbitzuak) azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Berio pasealekua Igara auzoarekin lotzen duen bidean autoek hartzen duten abiadura oso arriskutsua da Berioko bizitegi zonako biztanleentzat. Gainera, kontuan hartu behar dugu inguruan badirela bide horretara zuzeneko irteera duten lau ikastetxe. Autoek oso abiadura handia hartzen dute toki horretan, eta ez dago era eraginkorrik, memento honetan, hori kontrolatu eta mugatzeko.

Hiriko beste alde batzuetan eta Berio pasealekuan bertan, unibertsitateranzko bidean, abiadura moteltzekoak daude, eta hor eraginkor suertatu dira eta abiadura nabarmen moteltzea eragin dute.

Horra hor zergatik aurkezten dudan honako IRADOKIZUN hau:

«Tokiko Gobernu Batzordeari eskatzea abiadura moteltzekoak jar ditzala Berio pasealekuaren eta Igara auzoaren artean, oinezkoen segurtasunaren onerako izango dela uste baitugu.»

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *