Interpelazioa Berion autokarabanentzako jarritako aparkalekuaren egoera azter dadin

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 134. artikulua oinarri, INTERPELAZIO hau egin dio Mugikortasuneko zinegotzi ordezkari Ernesto Gascori, Berio autokarabanentzako jarritako aparkalekuaren egoera dela eta, Gune Publikoetako Batzorde Iraunkorrean (Obrak eta Zerbitzuak) azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA:

Orain asko ez dela, autokarabanentzako aparkalekua ireki da Berion, autobusentzako aparkalekuaren ondoan. Ematen du autokarabanazaleek oso ondo hartu dutela ideia hori, orain, izan ere, bai baitute toki bat autokarabanak jartzeko. Gainera, nonahi jartzea ere galarazten du, eta, hartara, eragotzi egiten da nonahi jartze horrek sortzen zuen endredoa.

Baina, orain arte ez dira ondo konpondu aparkalekuaren egiteko proiektuak jartzen zituen gauza batzuk. Esate baterako, lurrean trenbideko trabesak jartzea aurreikusten zen aparkaleku plazak mugatzeko, eta, haien tokian, hormigoizko baldosa txiki batzuk besterik ez dira jarri, aparkaleku bakoitzaren muga markatu besterik egiten ez dutenak. Aparkalekuaren sarreran arku bat jartzea ere bazekarren proiektuak, 2,30 metro baino gehiagoko ibilgailurik ez sartzeko; baina, ez da jarri eta kamioiak eta autobusak sartzeko modua uzten du. Hiran barrena aparkalekura joateko bideak markatzeko seinalerik edota aparkalekua non den besterik erakusten duen seinalerik ere ez da jarri, eta zaila da aparkalekua non den aurkitzea. Zenbait autokarabanazalek komeriak izan ditu aparkalekua aurkitzeko eta, batzuetan, beste toki batean utzi dute: Arkitekto eta Irakasle eskolen atzeko aldean, konparazio baterako.

Beste alde batetik, aparkatzeko txartela eman eta, beraz, aparkatuta egoteko denbora mugatzen duen makinak ez du egiten, eta, jakina, autokarabanazaleek ez dute erabiltzen. Gainera, makina ez dago zenbait hizkuntzatan erabiltzeko prestatuta eta kanpo-herri batzuetako karabanazaleek ez daukate aparkalekua behar bezala erabiltzeko zer egin behar duten eta plaza hartzeko zenbat ordaindu behar duten ondo jakiterik.

Horra hor zergatik aurkeztu dudan honako INTERPELAZIO hau:

1.- Zergatik ez da behar bezala errematatu autokarabanen aparkalekua, behar bezala markatuta, dagokion tartea utziz, plazak?

2.- Noiz jarri behar dute sarrerako arkua, dagokion altuera baino gehiago duten ibilgailu handiak autokarabanen aparkalekuan sar ez daitezen?

3.- Noiz jarri behar dituzte aparkalekura jotzeko bideak ondo markatzeko jarri behar diren seinaleak hiriaren kanpo aldean eta barruan, autokarabanazaleek aparkalekua samur aurkitu ahal izan dezaten?

4.- Noizko pentsatzen duzue autokarabanen aparkalekuko makina martxan jartzea eta zenbait hizkuntzatan erabili ahal izatea?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *