Bergara kalearen eta San Martzial kalearen arteko elkargunean zebra-bidea konpontzeari buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasuna udal-taldeko bozeramaileak, Udalbatzaren Barne Araudiko 137. artikulua oinarri, IRADOKIZUN hau egiten du Bergara kalearen eta San Martzial kalearen arteko elkargunean zebra-bidea konpontzeari buruz, Gune Publikoetako Batzordean (Obrak eta Hiri Zerbitzuak) erantzun dadin.

ARRAZOIBIDEA

Bergara kaleko zebra-bidea, bigarren etxadiaren hasieran eta San Martzial kaleko elkargunean dagoena, erabat ezabatuta eta egoera tamalgarrian dago. Espaloia erabat hondatuta dago, eta zulo ugari daude. Eremu horretan oinezko ugari izaten da, izan ere, jende ugari joaten da inguruko dendetara. Beraz, jende eta ibilgailu asko pasatzen da bertatik. Bide-zorua erabat zahartuta dago eta zebra-bidea ez da nabarmentzen.

Hori ikusita, neuk, behean izenpetzen dudan zinegotziak ERREGU-IRADOKIZUN hau egiten dut:

“Gobernu Batzordeari eskatzea Bergara kaleko zebrabide bat, San Martzial kaleko elkargunean dagoena, konpontzeko eta margotzeko behar diren jarduerak egin ditzala”.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *