interpelazioa Erregina Erregeordearen kale, Argentinar Errepublikaren pasealeku eta Zurriolako zubiaren arteko gomazko bereizgailuei

Eusko Alkartasuna taldearen bozeramaile Ricardo Burutaran Ferrek, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, INTERPELAZIO hau egin dio Mugikortasuneko eta Garraioetako zinegotzi eskuordedun Maravillas Dafauce Pozori, Erregina Erregeordearen kale, Argentinar Errepublikaren pasealeku eta Zurriolako zubiaren arteko gomazko bereizgailuak direla eta, Gune Publikoetako Batzorde Iraunkorrean (Obrak eta Zerbitzuak) azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA:

Duela gutxi gomazko bereizgailu batzuk jarri dituzte Erregina Erregeordearen kale, Argentinar Errepublikaren pasealeku eta Zurriolako zubiaren arteko bidegurutzean babesguneak mugatzeko.

Jarrita dauden bezala, gomazko bereizgailu horiek arriskutsuak dira, batez ere, motoziklistentzat. Komunikabide baten bidez jakin dugunez, elementu horiek kentzeko agindua eman du Udalak.

Horra hor zergatik aurkezten dudan INTERPELAZIO hau:

1.- Zer dela eta kendu dira goma horiek?

2.- Zenbat diru kostatu da jartzea eta gero kentzea?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *