gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunerako II Udal Planari buruzko galdera

EAJ udal taldeko eta EA udal taldeak, Udalbatzako Organo Araudiko 135. artikulua oinarri, AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau, gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunerako II Udal Planari buruzkoa, egiten dio Hizkuntz Normalkuntza, Berdintasun eta Lankidetzako zinegotzi ordezkari den Ainhoa Beola Olaziregiri, honek Pertsonentzako Zerbitzuetako Batzordean erantzun dezan.

JUSTIFIKAZIOA

Donostiako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko irailaren 22an onartu zuen gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunerako II Udal Plana egiten hastea eta indarrean jartzea. 2008ko maiatzaren 27ko Berdintasunerako Emakumearen Udal Kontseiluak egindako bileran, zinegotzi ordezkariak adierazi zuen II Planaren inguruko tailerretan egindako lanaren berri jakinarazi zuen. Bere hitzetan, lan interesgarria ari da egiten tailer horietan eta une hartan hainbat gai zeuden jorratzeke.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 15. artikuluak honako hau dio “(…) udalek berdintasunerako planak eta programak onetsiko dituzte, Eusko Jaurlaritzaren plangintza orokorrean ezartzen diren jarraibide eta gidalerroekin bat; halaber, eta horretarako beharrezkoak diren baliabide materialekin eta ekonomi eta giza baliabideak eskainita, bere sail, erakunde autonomo eta menpean edo lotuta dituzten gainerako ente publikoetan aipatutako planek eta legeak jasotzen dituzten neurriak benetan eta modu koordinatuan betetzen direla bermatuko dute”  Legearen aginduari jarraiki, Udalak gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunerako I Udal Plana onartu eta abian jarri zuen 1997tik 2000ra arte.

Aurreko legealdian oposizioak behin baino gehiagotan egin zuen Planaren galdera. Alde batetik I Planaren ebaluazioa eskatzen zen, eta, bestetik, Plan horren ebaluazioaren emaitzak aintzakotzat hartuta, II diseinatzeko eta abian jartzeko. Iniziatiba horien ondorioz, 2005eko uztailean SIADECO enpresa kontratatu zen emakumezkoen eta gizonezkoen arteko egoera azter zezan; lan horrek II Planaren abiapuntua izatea zuen, besteak beste, helburu. Alderdi Sozialistak eta Ezker Batua-Aralarrek ere 2007ko ekainean sinatutako Hiria gobernatzeko Itunean “gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasunerako II Udal Plana ezartzen jarraitzea” adostu zuten.

Asmoak asmo eta lanak lan, kontua da II Plana abian jartzea erabaki zenetik bi urte luze pasa direnean, oraindik ez dagoela indarrean inolako Planik. Hori dela-eta, behean sinatzen duten zingotziek honako GALDERA hau aurkezten dute:

GALDERA

 Zein fasetan daude gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasunerako II Udal Plana zehazteko lanak?
 Noizko jarriko da martxan gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasunerako II Udal Plana?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *