elar gaineko hockeyak dituen instalazio beharrak eta behar horiei erantzuteko zelai berria eraikitzeko asmoari buruzko galdera

Eusko Alkartasuna taldeko zinegotzi Ricardo Burutaran Ferrek, Udalbatzaren Organo Araudiko 135. artikulua oinarri, Pertsonentzako Zerbitzuetako Batzordean AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dio Odon Elorza Gonzalez alkateari, belar gaineko hockeyak dituen instalazio beharrak eta behar horiei erantzuteko zelai berria eraikitzeko asmoa direla eta.

JUSTIFIKAZIOA

Kirol Instalazioei buruzko Lehen Planean, bete beharreko azpiegitura beharren artean, Puion hockeyrako zelaia eraikitzea jaso zen.

Gero, egitasmo hori Kirol Instalazioei buruzko Bigarren Planerako utzi zen.

Kiroletako Udal Patronatuko Zuzendaritza Batzordean, 2009ko martxoaren 4an egindako bileran, gobernu taldeak hartutako konpromisoa aldatzearen alde egin zuen. Horren ondorioz, Puion hockey zelaia egiteko lehendik zen proiektua aldatu zen, egitasmoa birmoldatu eta Puioko orubean errugbiko eta futboleko entrenamenduetarako eta partidetarako belar artifizialeko zelaia egiteko asmoz.

Bilera hartan, Donostiako eskola kontseiluetako ordezkariek alderaketa taula bat aurkeztu zuten, Kimuak, Haurrak, Kadeteak, Gazteak eta Seniorrak mailetan hockeyan eta errugbian zeuden beharrak azaltzeko.

Ez naiz sartuko errugbiak Donostian izan ditzakeen beharrei buruzko eztabaidan, baina eskola kontseiluek emandako datuak adierazgarriak dira. Datuon arabera, 46 hockey talde daude (27 emakumezkoen talde) eta 13 errugbi talde (bakarra emakumezkoena). Alderaketa taula oinarri hartuta, Puion eraiki asmo diren kirol instalazioen gaineko erabakia berriz azter zedin eskatu zuten.

Alkatea bileran izan zen, eta hockeyaren beharrak aztertzeko konpromisoa hartu zuen, aurkeztutako taula kontuan hartuta.

Ia hilabete igaro da Kiroletako Udal Patronatuko Zuzendaritza Batzordea bildu zenetik. Gainera, kontuan izanik zelaia bi kiroletarako erabiltzea zaila dela eta «baldintza tekniko egoki»ei uko egitea ekarriko lukeela, eta aipatutako alderaketa taula ikusita, horra hor zergatik egiten ditudan GALDERA hauek:

1. Gobernu Taldeak aurreikusi al du berriz aztertzea Puion hockey zelaia instalatzeko, errugbiko beharretara egokitzeko eta, beraz, instalazio horietan errugbiari lehentasuna emateko proiektua aldatzeko erabakia?

2. Aipatutako konparazio taula ikusita, hockeyko kirol instalazioen beharrak hirian behar bezala konponduta daudela jotzen al du Gobernu Taldeak?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *