Autobus erreiak bereizteko elementuei buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, IRADOKIZUN hau aurkezten du, autobus erreiak bereizteko erabilitako elementuak direla eta, Gune Publikoetako Batzorde Orokorrean (Obrak eta Hiri Zerbitzuak) azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Horretarako gaitutako kaleetan autobus erreiak bereizteko elementuak, askotan, zementuz egiten dira, zorrotzak eta batzuetan arriskutsuak diren ertzekin. Bereizteko elementuen ertzek zementuzko aho txiki bat izaten dute, eta aho hori oso arriskutsua izan daiteke istripurik izanez gero edo ibilgailuek nahiz pertsonek igurtziz gero. Orobat, askotan ez daude behar bezala seinaleztatuta. Seinaleztatu gabeko errei mota hori duen kaleren batean sartzean, bat-batean topatzen dituzu, eta horrek, batzuetan, eragiten du
Beste toki batzuetan, bereizteko elementuen zatiak falta dira, edo ez daude egoera onean. Arazo nagusia, dudarik gabe, behar bezainbesteko argirik eta seinalerik ez izatea da, horrek ustekabeak eta istripuak eragiten baititu.

Erreiak bereizteko, badira zementuzkoak bezain arriskutsuak ez diren hainbat modelo, hirian erabili ohi direnak eta oro har ezarri beharko liratekeenak.

Horra hor zergatik aurkeztu dudan honako IRADOKIZUN hau:

Autobus erreietan, ordezka daitezela hormigoizko bereizketa elementuak, eta behar bezala seinalezta eta argizta daitezela, istripuak saihestearren.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *