Berion autokarabanentzat jarritako aparkalekuetan hobekuntzak egiteari buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasuna, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, IRADOKIZUN hau egin dio Mugikortasuneko zinegotzi ordezkari Ernesto Gascori, Berion autokarabanentzat jarritako aparkalekuetan hobekuntzak egitea dela eta, Gune Publikoetako Batzorde Iraunkorrean (Obrak eta Zerbitzuak) azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA:

Duela gutxi, autokarabanak aparkatzeko lur-saila jarri da martxan, hiria bisitatzera horrelako ibilgailuekin datozenek aparkalekua izan dezaten egonaldia atseginagoa egingo dieten zenbait zerbitzurekin.

Modu horretan, batetik, autokarabanak aparkatzeko toki bat dute, eta, bestetik, hiri osoan barrena aparka dezaten saihesten da. Dena den, lur-sail hori toki hobea bihurtzeko hobekuntza batzuk egin daitezke.

Hala, segurtasun- eta zarata-arazo batzuk detektatu dira, erabiltzaileek beraiek konpontzen zailak zaintza- edo segurtasun-zerbitzurik ez dagoelako, eta, batzuetan, han aparkatutako autokarabanetako bidaiari batzuk zarata sortzen dute eta gainerako erabiltzaileei eragozpenak sortzen dizkiete. Era berean, gune bakarra dago ura hartzeko bi iturrirekin eta arketa bakarra autokarabanetako WC kimikoetako urak husteko.

Bestalde, toki horretan komun publikorik ez dago. Zenbait furgoneta eta kamioi txiki dago han, autokarabana gisa erabiltzen direnak, baina komun kimikorik ez dutenak, eta, beraz, bidaiari horiek beren eginkariak non egin ez dute.

Horra hor zergatik aurkezten dudan ondorengo IRADOKIZUNA:

1.- Ura hartzeko gune bat, zenbait iturrirekin, jartzea sustatzeko eskaera egitea Gobernu Batzarrari, aparkaleku guztiak okupatuta daudenean bi iturri gutxiegi baitira.

2.- Instalazioa behar bezala zaintzeko eskaera egitea Gobernu Batzarrari, lur-saila behar ez bezala erabil dadin saihesteko, eta erabiltzaile batzuek besteak ez eragozteko.

3.- Komun publiko batzuk jartzeko eskaera egitea Gobernu Batzarrari, beren autokarabanetan horrelako instalaziorik ez duten erabiltzaileek erabil ditzaten.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *