autobus-geltokietako zutoin elektronikoetan bozgorailuak jartzeko aukerari buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 137. artikulua oinarri, IRADOKIZUN hau egin dio Mugikortasuneko zinegotzi ordezkari Ernesto Gasco Gonzalori, Donostiako Tranbia Konpainiaren autobus-geltokietako zutoin elektronikoetan bozgorailuak jartzeko aukerari buruz, Gune Publikoetako Batzorde Iraunkorrean (Obrak eta Zerbitzuak) azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA:

Autobus-linearen zenbaki eta izenaz gain, hura iristeko falta den denboraz informazioa ematen duten panelak jarri ditu  Donostiako Tranbia Konpainiak urteotan autobus-geltoki askotan. Nolanahi ere, ikusmen-urriko jende askok, eta, oro har, ongi ikusten ez duen adineko jendeak, arazoak dituzte terminal horietan ematen den informazioa irakurtzeko. Era berean, autobusa geltokira iristen denean, ezin dute jakin zer zenbaki den edo zer lineari dagokion.

Gaur egun sistema bat dago, eta beste hiri batzuetan ezartzen ari dira; honetan datza: geltokietako informazio-paneletan jartzen den ahots-sintonizadore bat, ikusmen-urritasuna dutenek semaforoak aktibatzeko egun eraman ohi duten aginte elektronikoaren bidez aktibatzen dena.   Modu horretan, une oro jakingo lukete zein den autobus bakoitzaren itxarote-denbora eta hartu nahi duten linearen geltokian dauden.

Horra hor zergatik aurkezten dudan IRADOKIZUN hau:

Donostiako udaleko mugikortasun-sailari eskaera egitea autobus-geltokietan, gaur egun dauden informazio paneletan, aginte berezi batez aktibatzen diren ahots-sintetizadoreak jar ditzaten, dagokion autobusaren linea eta itxarote-denbora zeintzuk diren jakiteko.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *