PROPOSAMENA, 2009-2011KO AURREKONTUAREN EKONOMIA ETA FINANTZA PLANAri buruz

EAJ/PNV eta Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 90. eta 91. artikuluak oinarri, PROPOSAMEN hau aurkeztu dute, 2009-2011 ekonomia eta finantza plana dela eta, osoko bilkuran azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA:

Ogasuneko zinegotzi eskuordedunak Ogasuneko Batzordean aurkeztu eta udalbatzari bidali dion ekonomia eta finantza planari begiratuz gero, garbi ikusten da dokumentu horren aurreikuspen zalantzagarriak eta benetakoak ez direnak dituela, beste plan berri bat egitea eskatzen dutenak, udalak benetan duen finantza egoera erakutsiko duena.

Are gehiago kontuhartzaile nagusiak maiatzaren 19an egindako txostena irakurri eta gero, hizpide dugun plana aurkeztu ondoren egindako txostena; izan ere, datu batzuk zehaztu egiten baititu txosten horrek, berriz begiratu eta eguneratu beharko liratekeen datuak, aurrekontuaren bideragarritasuna bermatu eta behar ez diren desbideratzean saihestuko dituen ekonomia eta finantza plana izango badugu. Alde horretatik, hizpide dugun txostenetik garbi asko atera daitekeena da behar-beharrezkoa dela ekonomia eta finantza planaren aurreikuspenak berriz begiratu eta eguneratzea. Eta, era beran, berriz begiratu eta eguneratu behar dira Udal Finantzaketarako Foru Funtsetik 2010, 2011 eta 2012an jasotzea aurreikusten duena ere.

Ildo berean, Gipuzkoako Finantza Publikoen Lurralde Kontseiluak izan zuen azkeneko bileran, jakinarazi du 2009ko aurrekontuaren exekuzioak desbiderapen negatibo handia izango duela, eta esan beharrik ez dago horrek zer ekarriko duen udal guztientzat.

Horra hor zergatik aurkezten dugun PROPOSAMEN hau, udalbatzaren hurrengo bilkuran azter dadin:

* Udalbatzak udal gobernuari eskatzen dio benetako aurreikuspen ekonomikoetan oinarritutako 2009-2011 ekonomia eta finantza plan bat aurkez dezala.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *