AGERraldi ESKAERA Uliako aterpetxe berriaren eraikitze-lanetan ustez izan diren aldaketei buruzko informazioa eman dezan

Eusko Alkartasuna taldeko bozeramaile Ricardo Burutaran Ferrek, Udalbatzaren Organo Araudiko 136. artikulua oinarri, Pertsonentzako Zerbitzuetako Batzordean AGERTZEKO ESKAERA hau egin dio Gazteria eta Giza Eskubideetako zinegotzi ordezkari eta gazteriaren aterpetxe eta kanpinen udal patronatuko arduradun politiko Arritokieta Marañón Basarteri, Uliako aterpetxe berriaren eraikitze-lanetan ustez izan diren aldaketei buruzko informazioa eman dezan.

JUSTIFIKAZIOA

Gazteriaren Aterpetxe eta Kanpinen Udal Patronatuko Zuzendaritza Batzordeak aho batez onartu zuen 2007ko abenduaren 18an egindako bileran Jose Ignacio Zubiarrain Cortazar arkitektoak idatzitako “Uliako aterpetxe berriaren proiektua” 2.602.769,44 €-ko aurrekontuarekin. Era berean, Proiektuak barne hartzen dituen Xedapen Teknikoekin batera, lanak egiteko kontratua eta ohiko izapideei jarraiki lehiaketa irekiko sistemaren bidezko lizitazioa arautuko dituen Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Plegua onartu zen Zuzendaritza Batzordearen bilera hartan.

Kontratazio- eta Erosketa-mahaiak, 2008ko otsailaren 27ko batzarraldian, oniritzia eman zion Uliako aterpetxe berriaren eraikuntza-proiektua GUILLERMO IBARGOYEN S.A. enpresak 2.251.246,30€-tan eta bederatzi hilabeteko epean gauzatzeko esleipenari. Aipatutako lanak kontratazio-mahaiak proposatutako lehiaketaren irabazleari esleitzea erabaki zuen aterpetxe eta kanpinen udal patronatuko Zuzendaritza Batzordeak aurtengo martxoaren 7an egin zuen bileran.

Aurtengo urriaren 22an, berriz, idatzizko komunikabide batek berri hau eman zuen: “Uliako aterpetxeak bungalow gutxiago izango ditu tranbiaren antzinako ibilbidea berreskuratzearren”; informazio horrek dioenez, proiektua nabarmen aldatu da pentsatu zenetik, hasiera batean aurreikusten ziren zortzi bungalowetatik eraikitzen ari diren bostetara urritu baita kopurua.

Berri horrek honela jarraitzen du: “aldaketa horren arrazoia tranbiaren antzinako ibilbidea mantentzea da, eta ekimen hori Uliako plan bereziaren eta mendiko zedarriak, Basollua zenaren instalazioak barne, berreskuratzeko planaren barruan dago.

Aterpetxe eta kanpinen udal patronatuko Zuzendaritza Batzordeari ez zaio informaziorik eman Uliako aterpetxearen proiektuan aldaketak egin izanaz, eta udaleko talde politikoei ere ez zaie inolako aldaketen ezta horiek egiteko balizko arrazoien berri eman.

Horregatik guztiagatik, beharrezkoa iruditzen zaigu Arritokieta Marañón Basarte Pertsonentzako Zerbitzuetako Batzordean agertzea, azalpenak eman ditzan Uliako proiektuaren gauzatzeari buruz hala nola proiektuan egindako balizko aldaketei eta horiek egiteko arrazoiei buruz.

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *