Ategorrietako sarraskiko langileak gogoan

Ategorrietako sarraskia gertatu zenetik 91 urte pasa dira eta Donostiako Eusko Alkartasunatik Pasaiako portuko langile horiek gogora ekarri nahi ditugu. Donostian eta Donostialdean hamarkadetan zehar garatu diren langileen borrokak ere aintzat hartu eta balioan jarri nahi ditugu. Izan ere, gure aurrekoek eginiko borroka sindikal eta sozial horiei esker, eta gaur egun egiten direnei esker, herritarrok gozatzen dugun babes sozialaren mailaz eta dauzkagun lan-eskubideez hitz egin dezakegu.

Maiatzaren 27ko goizean abiatu zen Trintxerpetik Donostiara 4.000 pertsona inguruko manifestazioa “Queremos pan para nuestros hijos” eta “Libertad para nuestros compañeros” leloekin. Aldasoro Gobernadore zibilak ez zuen manifestazioa baimendu eta hura gelditzeko asmoz armada eta segurtasun-indarrak deitu zituen.

Mirakruz Gainan armadaren destakamentu batekin topo egin zuen manifestazioak. Soldaduek pasatzen utzi baina, ohartarazi zieten Guardia Zibila aurrerago zegoela. Ategorrietara iristean, Guardia Zibilak pare bat abisu eman zuen, baina manifestazioak jarraitzeko asmo osoa zuen.

Erantzuna tirokatzen hastea izan zen. Hildako eta zaurituen zenbaketa ez da zehatza oraindik, baina jasotako datuen arabera egun hartako erasoan, Guardia Zibilak 7 langile hil eta 30 baino gehiago zauritu zituen.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *