Eusko Alkartasuna udal taldeko zinegotzi Ricardo Burutaran Ferrek, Udalbatzaren Organo Araudiko 135. artikulua oinarri, Gune Publikoetako Batzordean (Obrak eta Hiri Zerbitzuak) AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dio Bide Publikoetako zinegotzi ordezkari Ana Rivilla de Migueli, Ategorrieta hiribideko zoladuraren egoera dela eta.
JUSTIFIKAZIOA
Ibilgailu publiko nahiz pribatu ugari dabil, egunero, Ategorrieta hiribidean. Bide horrek duen zirkulazio dentsitate handiak higadura handia dakarkio hiriko sarbide eta irteera den bide garrantzitsu horren bidezoruari.
Gaur egun, bidezorua irregularra dago. Pentsatzekoa da egoera hori areago okertuko duela egunero izaten duen zirkulazioaren pisuak.
Horra hor zergatik egiten dudan honako GALDERA hau:
– Udalak ba al du Ategorrieta hiribidea asfaltatzeko asmoa? Baiezkoan, adierazi noiz egin asmo den.