Araba parkeko komun publikoei buruzko galdera

Eusko Alkartasuna udal taldeak, Udalbatzaren Organo Araudiko 134. artikulua oinarri, GALDERA hau egiten dio Tokiko Gobernu Batzarreko kide Alberto Rodriguez zinegotzi ordezkariari, Araba parkeko haur jolastokiko komun publikoak direla eta, Gune Publikoetako Batzordean (Obrak eta Hiri Zerbitzuak) azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Araba parkeko haur jolastokia duela urte batzuk birmoldatu zen, eta haurrentzako hainbat jolas eremu jarri zen. Donostiarrek sarri erabiltzen dituzte eremu horiek, jolas aukera zabala eta instalazio onak eskaintzen baititu jolastokiak. Hala ere, inauguratu zen unetik beretik nabari izan da zenbait ekipamenduren falta. Oraindik ere jarri gabe daude, nahiz eta eremu horren erabiltzaileek behin eta berriz eskatu dituzten.

Ekipamendu horien artean dira komun publikoak, gurasoek eta haurrek erabiltzeko izango liratekeenak. Gaur egun, komunik hurbilenak aurreko espaloiko plaza txikian daude. Plaza hartaraino iristeko, gurasoek eta haurrek hiru erreiko bidea zeharkatu behar dute, eta itzulingurua egin. Gainera, komunak ez dira jendeak erabiltzeko moduan izaten beti. Zalantzarik gabe, ez dira oso egokiak, mota horretako haurrentzako gune baterako. Erabiltzaileek maiz eskatu izan dute halako instalazioak jartzea, baina jarri gabe daude oraindik.

Horra hor zergatik aurkezten dudan honako GALDERA hau:

Hiriko Gobernuak aurreikusi al du, ildo horretan, Araba parkeko haur jolastokian komun publikoak (beren kabuz garbitzen direnak edo bestelakoak) jartzeko jardueraren bat egitea?

Hala baldin bada, noiz hasi asmo du Gobernu Taldeak jarduketa hori?

Ezer egiterik aurreikusi ez bada, eremu horretako arazoari irtenbidea emate aldera nolabait jarduteko asmorik ba al da, epe laburrean?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *