interpelazioa Araba haur jolastokiko komun publikoei buruz

Eusko Alkartasunak, Udalbatzaren Organo Araudiko 134. artikulua oinarri, INTERPELAZIO hau egiten dio Tokiko Gobernu Batzarreko kide Alberto Rodriguez zinegotzi ordezkariari, Araba haur jolastokiko komun publikoak direla eta, Gune Publikoetako Batzordean (Obrak eta Hiri Zerbitzuak) azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Araba haur jolastokia duela zenbait urte birmoldatu zen, eta haurrentzako hainbat jolas eremu jarri ziren. Donostiarrek sarri erabiltzen dituzte eremu horiek, jolas aukera zabala eta egoera onean diren instalazioak eskaintzen baititu jolastokiak. Hala ere, inauguratu zen une berean antzeman zen ekipamendu jakin batzuen falta. Gaur egun, oraindik ez da halakorik jarri, nahiz eta eremu horren erabiltzaileek behin eta berriz eskatu dituzten.

Ekipamendu horien artean dira komun publikoak, gurasoek eta haurrek erabiltzeko izango liratekeenak. Gaur egun, hurbilen diren komunetara iristeko (aurreko espaloiko plaza txikian daude), gurasoek eta haurrek hiru erreiko bidea gurutzatu behar dute, eta plazara iristeko egin behar den itzulingurua egin. Halaber, komunak ez dira beti jendeak erabiltzeko moduan izaten. Zalantzarik gabe, ez dira oso egokiak mota honetako haurrentzako gune baterako. Erabiltzaileek maiz eskatu izan dituzte instalazio horiek, baina ez dituzte oraindik jarri.

Horra hor zergatik aurkezten dudan honako INTERPELAZIO hau:

Hiriko Gobernuak, aurreikusi al du, ildo honetan, Araba haur jolastokian komun publikoak jartzeko (beren kabuz garbitzen direnak edo beste edozein motatakoak) jardueraren bat egitea?

Aurreikusi baldin badu, noizko du aurreikusita, Gobernu Taldeak, jarduera horiek hastea?

Ezer egiterik aurreikusi ez bada, eremu horretako arazoari irtenbidea emate aldera nolabait jarduteko asmorik ba al da, epe laburrean?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *