Antonio Restivoren Venezia koadroaren egonlekuari buruzko galdera

Eusko Alkartasuna taldeak, Udalbatzaren Organo Araudiko 135. artikulua oinarri, Pertsonentzako Zerbitzuetako Batzordean IDATZIZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dio Kulturako ordezkari Ramon Etxezarretari, Antonio Restivoren Venezia koadroaren egonlekua dela eta.

JUSTIFIKAZIOA

1971. urtean, San Telmo Museoari entregatu zitzaion Venezia izeneko koadroa, naif estilokoa. Dohaintzan eman zion museoari egileak, Antonio Restivo italiarrak, bere anaia Dino Restivoren bidez. Orduko hartan, gure hirian bizi zen, eta harreman handia zuen hiriko gizarte eta kultura bizitzarekin.

Garai hartan museoko zuzendari zen Gonzalo Manso de Zuñigak dokumentu bat sinatu zuen, arestian aipatutako koadroari sarrera emateko. Gero, 1978ko irailaren 18an, koadro hori Alkatetzatik eskatu zen. Jarduneko alkateordeak egin zuen eskaera, hark sinatutako agiri batean jasota dagoenez. Agiri horretan bertan sinatuta dago koadroa hurrengo egunean jaso zela, hots, 1978ko irailaren 19an.

Egun hartaz geroztik, ez dakigu non izan den koadroa, ez dakigu ea Alkatetzako geletan den, edo udaletxeko beste tokiren batean, edo atzera ere museoan. Inork ez digu erantzuten jakin izan, ea non amaitu zuen koadroak, ea non den orain.

Horra hor zergatik egiten ditudan ondorengo GALDERAK:

1.- Kultura Sailak badaki non den Antonio Restivok eginiko Venezia koadroa?

2.- Hala ez bada —eta kontuan izanik bere garaian San Telmo Museoari dohaintzan eman zitzaiola, eta orain galduta dagoela—, nolabaiteko bilaketaren bat egin asmo duzue, non den jakiteko?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *