Antigua auzoan dagoen Kontxako pasealekuko oinezkoentzako tunela birmoldatzeko aukerari buruzko iradokizuna

Eusko Alkartasunak, indarrean dagoen Udalbatzaren Erregelamendu Organikoak 137. artikuluan arautzen duenaren babesean, IRADOKIZUN hau aurkezten du, Espazio Publiko, Obra eta Zerbitzuetako Batzorde Orokorrean azter dadin, eta, bertan, Antigua auzoan dagoen Kontxako pasealekuko oinezkoentzako tunela birmoldatzeko aukera proposatzen du.

JUSTIFIKAZIOA

Orain dela gutxi, Antiguako tunela birmoldatu da, ibilgailuentzako alderdian xafla zuriak eta urdinak jarri baitira, eta, hala, tunelaren itxura atseginagoa eta argitsuagoa da.

Obra osoa ibilgailuentzako tunel handian eta bidegorrian egin da; ez da ezer egin hari atxikita dagoen oinezkoentzako tunelean, eta tunel horrek itxura penagarria du, ilun eta zikin askoa. Horrez gain, sabaian hezetasun-arrasto ugari daude, eta oso desatseginak dira, utzikeria-itxura ematen baitiote hain garrantzitsua den toki horri, Kontxako pasealekuari, alegia. Izan ere, toki horretatik, jende asko ibiltzen da paseatzen, eta jende ugari ibiltzen da bertatik, hala donostiarrak nola bisitariak eta turistak.

Hargatik, zinegotzi honek ERREGU-IRADOKIZUN hau aurkezten du:

“Gobernu Batzordeari eskatzea Kontxako pasealekuan dagoen Antiguako tunela konpontzeko eta garbitzeko lanak susta ditzan, hartara, tunelak itxura egokia izan dezan; eta era berean eskatuko zaio sabaian dauden hezetasun-arrastoak konpondu ditzan, era egokian estaliz berriz ere ager ez daitezen.”

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *