Añorga auzoko irisgarritasun bertikalari buruzko galdera

Eusko Alkartasuna taldeak, Udalbatzaren Organo Araudiko 135. artikulua oinarri, GALDERA hau egiten dio Tokiko Gobernu Batzarreko kide Duñike Aguirrezabalaga zinegotzi ordezkariari, Añorga auzoko irisgarritasun bertikala dela eta, Gune Publikoetako Batzordean (Obrak eta Hiri Zerbitzuak) azter dadin.

JUSTIFIKAZIOA

Duela hainbat urtetik hona, Añorgako bizilagunak Udal honi eskatzen ari zaizkio konpon daitezela nozitzen dituzten irisgarritasun arazoak. Zehatz esanda, «Pedro Jose» izenarekin ezagunak diren etxebizitza batzuetan dira irisgarritasun arazo horiek. Alde hartan, jende zaharra bizi da, eta askotan ezinezkoa zaie etxetik irtetea, erosketa egiteko edo paseatzeko besterik ez bada ere.

Alde hartan den desnibela gainditzeko bide bakarra, eskailera konbentzionalak edo ibilgailu partikularra dira; eta batzuek ez dute ibilgailu partikularrik. Horiek horrela, hainbat eta hainbat alditan eskatu dute arazo hori konpontzeko, eta auzorako irisgarritasun bertikaleko plana ezar dadila. Hala ere, Udaletik ez dute erantzunik jaso, eta oraingo Aurrerakuntza Planean ere ez da horretarako jarduketarik ageri.

Horra hor zergatik aurkezten dudan honako GALDERA hau:

Hiriko gobernuak ba al du horretarako ekintzarik egiteko asmoa, Añorga auzoan (zehatz esanda, etxe horietan)?

Hala baldin bada, noiz hasi asmo du Gobernu Taldeak jarduketa hori?

Hala ez baldin bada, nolabait jarduteko asmorik badu, epe laburrera, auzo horretan?

Compártelo: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Digg
  • email
  • Facebook
  • Meneame
  • Print
  • TwitThis
  • Wikio ES

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *